WEBVTT

00:53.262 --> 00:55.514
AMAIERAKO ZERRENDA

01:07.735 --> 01:09.987
Ez, Reece, itxaron. Reece, ez.

01:10.070 --> 01:12.281
-Zer egiten ari zara? Ostia!
-Ez!

01:12.406 --> 01:18.412
TERROREA CORONADON

01:28.964 --> 01:34.553
TERROREA CORONADON

02:43.038 --> 02:44.039
Bai.

02:45.875 --> 02:47.042
Ondo.

02:47.877 --> 02:49.712
Bai. Fabore bat zor dizut.

02:58.053 --> 02:59.471
Itxura txarra daukazu.

03:01.557 --> 03:02.600
Eta zuk ez?

03:04.476 --> 03:05.394
Ez duzu gogoko?

03:07.229 --> 03:10.149
Bere furgonetan bizi den
Patrick Swayze dirudizu.

03:15.070 --> 03:17.489
Hartley iparraldera heldu berri da.

03:19.533 --> 03:21.076
Orcas uharteko etxera?

03:21.869 --> 03:23.621
Ez da CIDarekin joan.

03:24.914 --> 03:26.332
Zerbitzu Sekretukoekin?

03:26.874 --> 03:27.917
Beste aukera bat.

03:28.459 --> 03:31.879
Talosekin. Dozena bat gizon
kontratatu ditu. Gehiago agian.

03:34.423 --> 03:35.674
Badaki harantz noala.

03:36.216 --> 03:37.259
Bai, badaki.

03:38.510 --> 03:39.428
Axola du?

03:41.764 --> 03:44.683
Ez du axola, ostia.
Orain arte ez du axola izan.

04:46.495 --> 04:47.830
Grabatu dezaket?

04:49.748 --> 04:51.625
Bai. Horretarako etorri zara.

04:51.709 --> 04:53.752
Bai. Gauzak argitzeko.

04:54.253 --> 04:55.546
Eszeptikoa dirudizu.

04:56.672 --> 04:59.466
Nire istorioa gelditu zenuen
zure baliabideekin.

04:59.550 --> 05:00.968
Oso eszeptikoa naiz.

05:01.051 --> 05:03.512
Zure istorioa gezurra zen, Buranek.

05:04.013 --> 05:05.389
Difamazioa da.

05:05.973 --> 05:07.349
Argitaratu baino lehen,

05:07.433 --> 05:11.395
gertaeren ordena
ulertu behar duzula uste dut.

05:11.478 --> 05:14.064
Nire istorioan dagoen guztia berretsi dut.

05:14.148 --> 05:16.817
Hornen eta Pillarren
dokumentuak dauzkat...

05:16.900 --> 05:19.278
Ez dut ukatu datuak zuzenak direnik.

05:19.361 --> 05:21.405
Ondorioak okerrak direla baizik.

05:22.531 --> 05:26.535
Zure istorioan Oberon Analytics
izeneko erakundea aipatzen duzu,

05:27.202 --> 05:30.414
eta onuradun ezezaguna naizela
iradokitzen duzu.

05:31.040 --> 05:31.874
Ez da egia.

05:32.541 --> 05:35.335
Ez nuen inoiz Steve Hornen
ordainketarik jaso.

05:36.211 --> 05:38.839
Zaila da sinesten, gainontzeko partaideek

05:38.922 --> 05:41.425
ordainketak jaso
zituztela aintzat hartuta.

05:41.925 --> 05:44.053
Ni ez nintzen konspirazioaren parte.

05:44.136 --> 05:47.973
Pentagonoak eman didan
eskumenaren arabera jardun nuen.

05:49.016 --> 05:53.479
Lizentziarik gabeko medikamentua
Armadako SEAL pelotoian frogatu zenuen.

05:53.562 --> 05:54.897
Froga hasi nuen.

05:55.606 --> 05:59.318
Baina ez naiz estalketaren parte,
ez nuen dirua irabazteko egin.

06:00.486 --> 06:01.487
Zergatik, orduan?

06:02.780 --> 06:04.573
Zergatik RD-4895 frogatu?

06:05.074 --> 06:09.078
Nire lanak soldaduen murrizketak
eragin zituen Irak eta Afganistanen.

06:09.828 --> 06:13.832
Operadore berezien lana luzatu
egin zen, eta estres gehiago zuten.

06:14.291 --> 06:15.459
Trauma gehiago.

06:15.542 --> 06:20.089
Arazo horri aurre egiteko
betebehar morala eta profesionala daukat.

06:20.172 --> 06:23.008
Baina baimenak
arazo larrietan ematen dira.

06:24.343 --> 06:27.096
Gertuko bizi-galera
katastrofikoak ekiditeko.

06:27.721 --> 06:32.643
Egunero 17 eta 22 beterano inguru
suizidatzen dira, batez beste.

06:33.727 --> 06:36.063
Ohiko militarrak gehitu,

06:36.146 --> 06:40.025
urtero bi irailaren 11 bezain beste.

06:40.109 --> 06:43.529
Hori galera katastrofikoa ez bada,
ez dakit zer den.

06:45.155 --> 06:48.283
Eta Armadako SEAL pelotoi osoa
garun tumoreekin...

06:49.326 --> 06:50.911
Hori hondamendia al da?

06:51.578 --> 06:53.956
Osasun txostenak jaso nituen.

06:54.039 --> 06:56.333
Zergatik jarriko nituzke zalantzan?

06:58.836 --> 07:00.963
Garun tumoreena ez zenekiela diozu?

07:01.046 --> 07:04.800
Albisteetan Hornekin
San Frantziskon ikusi zintudan arte ez.

07:05.551 --> 07:09.596
Oihukatu zenuenari buruz ari naiz.
Inork ulertu ez zuen arren,

07:09.680 --> 07:11.640
niretzat argigarria izan zen.

07:12.182 --> 07:14.518
Eta ohartu nintzenean Hornek eta lagunek

07:14.601 --> 07:17.521
Odinen Ezpata estalketa gisa sortu zutela,

07:17.604 --> 07:20.566
DCISko ikerketa ireki nuen.

07:22.067 --> 07:24.153
Zu bezain haserre nengoen.

07:27.406 --> 07:28.365
Gehiago agian.

07:31.743 --> 07:32.953
Idazkari anderea?

07:34.037 --> 07:37.833
Gela seguruan dei bat duzu
Armadako kontseilariekin.

07:38.542 --> 07:39.585
Eskerrik asko.

07:41.920 --> 07:43.422
Geroago jarraituko dugu.

07:44.214 --> 07:46.925
Bitartean, topatu ezazu lekua barrualdean,

07:47.009 --> 07:48.886
leihoetatik urrun, badaezpada.

07:50.095 --> 07:53.307
Edo eman dizudana
argitaratu dezakezu. Zeren eta...

07:55.392 --> 07:56.560
Egia da.

08:54.534 --> 08:56.203
Errepide kontrolak?

08:57.496 --> 08:59.206
LAk beti daki zer egin.

09:00.207 --> 09:02.459
Ben Edwards identifikatu dute.

09:02.960 --> 09:05.504
Bai, ikertu genuen. Entrenamenduko kideak.

09:06.630 --> 09:08.882
Tipoa CIAkoa da. Dibisio berezikoa.

09:09.549 --> 09:11.969
Desagertuta zegoen, orain arte.

09:12.678 --> 09:14.137
Hartleyk CIDa utzi du.

09:14.721 --> 09:18.976
Talosekin alde egin du eta Reece
itxarongo du gainbegiratzerik gabe.

09:20.602 --> 09:21.853
Reece hilko du.

09:22.771 --> 09:24.606
Eta nahi duena kontatuko du.

09:24.690 --> 09:26.817
Gutxienez, dena bukatuko da. Ezta?

09:28.819 --> 09:30.570
Bai, baina ez behar bezala.

09:36.410 --> 09:39.454
Quanticotik joan nintzenean
aukerak neuzkan.

09:40.038 --> 09:43.166
Iheslariak aukeratu nituen
sinpletasuna dela eta.

09:43.250 --> 09:46.086
Iheslariak harrapatu eta kito,
ezer frogatu gabe.

09:46.169 --> 09:47.879
Erruduna delako ihes egin du.

09:51.967 --> 09:54.594
Baina bilatzen gabiltzana biktima da.

09:55.595 --> 09:58.307
Eta Reeceren harrapakinak errudunak dira.

09:58.932 --> 09:59.933
Zer?

10:00.851 --> 10:03.437
Reeceren alde zaude orain?

10:04.771 --> 10:05.605
Ez.

10:07.107 --> 10:08.233
Denak atzituko ditugu.

10:09.401 --> 10:12.487
Ditugu? Ez da gure ardura, nagusi.

10:13.780 --> 10:14.990
Deiak egin ditut.

10:16.533 --> 10:18.827
Ez gara jarraitu nahi duten bakarrak.

10:20.829 --> 10:23.373
Zure ibilbidea zapuztu nahi hau eginda?

10:33.258 --> 10:38.055
Zure ikerketarako.
Ez daukat sekreturik. - LORRAINE

10:42.309 --> 10:45.979
BANKU KARGUAK

10:54.738 --> 10:57.657
HARTLEYREKIN. BADAKIT ZATOZELA.
MESEDEZ GELDITU. DENBORA BEHAR DUT.

10:57.741 --> 11:00.952
EZ DAUKAT ISTORIO OSOA.

11:31.400 --> 11:34.069
Ezin dut musika hau orain jasan.

11:34.152 --> 11:36.488
Ezin duzu "jasan"? Bale.

11:39.991 --> 11:40.992
Ondo da.

11:41.618 --> 11:42.577
Eta hau?

11:46.415 --> 11:47.666
Hau bai.

11:49.960 --> 11:51.211
Abesti ona da.

11:56.883 --> 11:58.844
Zer ari naiz ikusten?

12:00.762 --> 12:01.972
Irribarre egin duzu?

12:02.681 --> 12:05.392
Zure irribarrea
ia ez nuen oroitzen, baina...

12:06.768 --> 12:10.105
Ni ere oroimena galtzen ari nintzen
susmoa nuen.

12:17.863 --> 12:18.864
Nor da?

12:19.781 --> 12:21.116
Kazetaria.

12:23.577 --> 12:24.786
Uhartean dago.

12:25.787 --> 12:27.372
Bai, nola ez.

12:28.915 --> 12:31.585
Defentsa idazkariak
giza ezkutu gisa du orain.

12:32.919 --> 12:34.671
Zenbat falta zaigu iristeko?

12:37.174 --> 12:38.467
Bizpahiru ordu.

12:40.343 --> 12:44.014
Galdera hau daukat:
Egongo da ontzi bat gure zain?

12:44.097 --> 12:46.224
Egongo dela esan badu, egongo da.

12:48.977 --> 12:49.978
Ez nago ziur.

12:51.062 --> 12:52.314
Raife Hastings.

12:53.440 --> 12:56.735
Mila urte bizita ere ezingo nuke ulertu

12:56.818 --> 12:58.778
kabroiarengan duzun konfidantza.

13:01.781 --> 13:03.783
Zutaz fidatzen naiz, ezta?

13:13.293 --> 13:14.294
Ben.

13:16.171 --> 13:17.506
Ostia.

13:19.382 --> 13:20.509
Kaka.

13:35.106 --> 13:36.983
Hiruzpalau auto daude.

13:38.193 --> 13:40.237
SUV pare bat. Motor pare bat.

13:40.737 --> 13:43.031
Eta zortzi polizia.

13:45.700 --> 13:47.410
Ezingo ditugu atzean utzi.

13:48.995 --> 13:51.915
Aizu, ez gara hemen tiroka hasiko.

13:51.998 --> 13:53.083
Irteerarik ez.

13:54.501 --> 13:55.710
Estaldurarik ez.

13:57.754 --> 13:58.797
Zurekin nago.

14:00.674 --> 14:03.426
Lortuko dugu. Ez dugu beste aukerarik.

14:13.311 --> 14:15.480
Egun on, ofiziala. Zer moduz?

14:16.398 --> 14:17.941
Gidabaimena, mesedez.

14:18.483 --> 14:19.901
Bai, noski.

14:22.821 --> 14:25.949
Non dago? Momentu bat.

14:33.832 --> 14:35.709
Nora zoaz, Adams jauna?

14:35.792 --> 14:37.794
Pacific Cityra, jauna.

14:38.378 --> 14:42.507
Badirudi harrapatu beharreko olatuak
ditudala nire zain.

14:51.224 --> 14:53.685
Atzealdea ikusi dezakegu?
Ohiko azterketa.

15:03.778 --> 15:04.863
Aurrera.

15:13.663 --> 15:14.664
Egun on.

15:17.792 --> 15:19.628
Autoan bizi zara, jauna?

15:20.211 --> 15:23.423
Batzuetan. Olatuen atzetik noa.

15:23.965 --> 15:26.718
Identifikazioa baieztatu. California.

15:26.801 --> 15:30.805
India-zortzi-zortzi-zortzi-
lau-bi-bat-zero.

16:10.428 --> 16:13.723
Jauna, badakit zer gertatzen den.

16:16.142 --> 16:19.813
Alerta jaso dut mugikorrean
honantz nentorrela.

16:20.689 --> 16:24.109
Nork bahitu dezake andere zahar bat?

16:24.192 --> 16:28.571
Zer egingo du,
mundu guztiarentzat jertseak josi?

16:28.655 --> 16:32.367
Adams jauna, isilik jarrai al dezakegu?

16:35.036 --> 16:36.204
Bai, noski.

16:37.372 --> 16:39.582
Zazpi-lima-lau-bi.

16:40.083 --> 16:42.419
Ez dut aurkitzen. Konfirmatu izena.

16:42.919 --> 16:46.756
Abizena Adams,
izena Shane, gizonezkoa, zuria.

16:47.632 --> 16:51.136
Jaiotza data, bi-bi-zero-zazpi-1984.

16:56.474 --> 16:59.227
Zazpi-lima-lau-bi.
Identifikazioa zuzena da.

16:59.310 --> 17:02.439
Ez dago bilaketa agindurik
Shane Adams izenarekin.

17:03.273 --> 17:05.483
Zazpi-L-berrogei-bi, jasota.

17:06.735 --> 17:09.320
Identifikazioa zuzena da. Dena ondo?

17:17.036 --> 17:18.163
Dena ondo.

17:32.844 --> 17:33.970
Egun ona izan.

17:35.138 --> 17:36.181
Ibili kontuz.

17:39.726 --> 17:42.562
Baker 23, zazpi-bederatzi-zazpi garbi,

17:42.645 --> 17:45.315
bilaketa agindurik ez, joan daiteke.

17:46.149 --> 17:48.151
Aurrera, ondo. Pasa daiteke.

17:49.110 --> 17:50.528
Aurrera. Ondo.

18:03.750 --> 18:05.919
Nire kontuak lagungarriak izan dira?

18:06.669 --> 18:09.088
Nire kargua dela eta publikoak dira.

18:09.172 --> 18:11.633
20 milioi ezkutatzea zaila da.

18:12.467 --> 18:14.093
Zaila, baina ez ezinezkoa.

18:14.177 --> 18:16.971
Odinen Ezpataren erregistroa
ikusi nahi dut.

18:17.764 --> 18:20.433
Zure gelara bidaliko dut. Beste ezer?

18:21.226 --> 18:23.102
Ez dugu elkarrizketa amaitu.

18:28.525 --> 18:31.861
Noraino ezagutzen duzu
nire aitaren istorioa?

18:31.945 --> 18:33.613
Zure biografia irakurri dut.

18:34.364 --> 18:38.868
Badakit familia dirutsutik zetorrela.
Vietnam eta Korean soldadu egon zela.

18:39.911 --> 18:41.579
Arazoak zituela ere badakit.

18:42.539 --> 18:44.791
Alkoholismoa, gertaera psikotikoak.

18:47.377 --> 18:48.920
Suizidatu egin zela.

18:50.713 --> 18:54.968
Txikia nintzenean ukelelearekin abestiak
jotzen zituen gela honetan.

18:56.344 --> 19:00.181
Abeslari txarra zen, baina pozik zegoen.

19:02.016 --> 19:04.143
Gerraren ostean, ez zen berdina.

19:05.019 --> 19:07.814
Idazkari anderea,
hori aitzakia dela uste dut.

19:08.273 --> 19:12.694
Estres postraumatikoa sendatu
nahi izateko ez da eskarmenturik behar.

19:13.444 --> 19:15.071
Badakit ezetz.

19:15.446 --> 19:18.491
Baina 12 urterekin zure ama
aitarengandik babesteak

19:18.575 --> 19:21.077
edo zure aita atikoan hilda topatzeak...

19:21.703 --> 19:23.288
Sua pizten du.

19:25.957 --> 19:28.918
Barkatu, baina interesatzen zaidan galdera

19:29.002 --> 19:31.838
medikamentu ilegalak
tropetan euren baimenik gabe

19:31.921 --> 19:34.841
frogatu beharko genituzkeen da.

19:34.924 --> 19:39.345
Trauma ikerketa baliogarriagoa da
ebaluazio itsua egiten denean.

19:40.680 --> 19:43.766
Ez da nire erabakia, zientzia da.

19:44.350 --> 19:46.853
Jakitera eman zenezakeen misioaren ostean.

19:46.936 --> 19:49.230
Jakitera ematen ari naiz. Oraintxe.

19:49.314 --> 19:52.066
Istorioa kontrolatu nahi duzula dirudi.

19:52.150 --> 19:56.070
Hildako gizonei bota diezu errua,
ezin dutelako kontrakoa esan.

19:56.154 --> 20:00.283
Zorrotz epaituko naute
RD-4895 baimentzeagatik?

20:00.700 --> 20:01.993
Batzuek bai, agian.

20:02.493 --> 20:05.371
Baina beste batzuek
nire erabakia ulertuko dute.

20:07.582 --> 20:09.292
James Reecek ulertuko du?

20:13.671 --> 20:16.132
Biok dakigu galdera horren erantzuna.

20:17.342 --> 20:19.677
Egindakoagatik errua leporatuko diozu?

20:21.262 --> 20:23.765
Gerra gelan nengoen misioa gauzatu zenean.

20:24.891 --> 20:29.562
Gizon horiek nola hil zituzten
entzun nuen, baina ezin nuen ezer egin.

20:29.646 --> 20:32.607
Eta bere emaztea eta alaba galtzea...

20:36.527 --> 20:38.404
Bere babeslea zarela diozu,

20:38.488 --> 20:42.659
baina soldadu pribatuak dauzkazu
zure etxea zaintzen.

20:42.742 --> 20:47.121
Reece etorriko da, Buranek anderea.
Neure burua defendatu beharra daukat.

20:48.456 --> 20:50.124
Hori ez da krimen bat.

20:51.209 --> 20:52.460
Gizatiarra da.

21:15.316 --> 21:17.193
Kabroiak bere hitza bete du.

21:27.036 --> 21:27.996
Kaka.

21:32.959 --> 21:38.047
KITO GAUDE. LORTZEN BADUZU,
BADAKIZU NORA JOAN. R.

21:38.339 --> 21:39.340
Ostia.

21:41.759 --> 21:43.344
Raifek lan ona egin du.

21:46.139 --> 21:47.473
Zer dio oharrak?

21:48.474 --> 21:49.976
Zorte ona opa digu.

22:28.056 --> 22:30.516
Uste nuen ez gintuztela ikusi behar.

22:30.600 --> 22:33.811
Gauean ezkutatuko gara.
Pozten nau ondo ikusteak, Mac.

22:33.895 --> 22:34.896
Layun.

22:34.979 --> 22:36.230
Zorretan gaude zuekin.

22:36.814 --> 22:38.983
Hamar urte daramatzagu lan honetan.

22:39.067 --> 22:42.904
Galdu dugun bakarrak almirante bat
lehertu du. Ez dago zorrik.

22:43.446 --> 22:44.989
Poltsak hartuko ditut.

22:45.698 --> 22:46.908
Babestuta zaudete?

22:47.700 --> 22:49.827
Teeren emaztea abokatu federala da.

22:49.911 --> 22:53.498
-Txo, Tee. Nola esan duzu?
-Premiazko egoera.

22:54.165 --> 22:57.126
Entrenatzen gaudenean
zerbait gertatzen bada,

22:57.210 --> 22:59.295
esku hartzeko beharra daukagu.

22:59.378 --> 23:01.172
Ez zaitezte zorabiatu.

23:43.589 --> 23:47.093
TEST SEKRETUAK ETA AKZIO ORDAINKETAK:
LORRAINE HARTLEY JAMES REECEREN AURKA

24:21.169 --> 24:22.962
Reece, entzudazu.

24:23.045 --> 24:26.299
Kanpoan 15 Talos zenbatu ditut.

24:26.382 --> 24:28.551
-Zurekin sartuko naiz.
-Ben.

24:29.969 --> 24:31.596
Erriflearekin behar zaitut.

24:31.679 --> 24:33.472
Ontzian geratuko zara.

24:33.556 --> 24:37.185
Itsasargitik ezkutatu.
Plana jarraitu. Lortuko dugu.

24:38.436 --> 24:40.396
Hau ez da aukera bakarra, txo.

24:41.397 --> 24:44.066
Alde egin dezakegu, oraintxe.

24:45.109 --> 24:46.569
Etorri garen bidetik.

24:47.904 --> 24:51.407
Kazetariak istorioa du.
Hartleyk ez du alde egingo.

24:54.827 --> 24:56.996
Peruko hondartzara joan gaitezke.

24:57.622 --> 24:59.832
Cerveza batzuk hartu eta...

25:00.875 --> 25:02.710
Olatuak jarraituko ditugu.

25:04.503 --> 25:07.256
Buruan daukadan bonba lehertu arte?

25:10.384 --> 25:11.886
Ez da horrela amaituko.

25:19.810 --> 25:20.811
Aizu.

25:25.274 --> 25:26.859
Ez duzu bakarrik hil behar.

25:29.946 --> 25:31.155
Ez nago bakarrik.

26:27.128 --> 26:28.045
Anderea.

26:29.088 --> 26:30.089
Bazoaz?

26:30.673 --> 26:33.050
Joan beharra dut, azken ferrya hartzeko.

26:33.134 --> 26:35.094
Goizean joan zaitezke.

26:35.177 --> 26:36.971
Ez dut hemen geratu nahi.

26:42.935 --> 26:47.148
LORRAINE HARTLEYREN ONDAREA
ETA BERE OPERADOREEN ALDEKO GERRA

26:49.066 --> 26:50.985
Pozten nau istorio aldaketak.

26:52.236 --> 26:56.449
Dei batzuk egingo ditut. 32 urteko
ibilbideak badauzka bere abantailak.

26:57.199 --> 26:59.076
Eskerrik asko laguntzagatik.

26:59.577 --> 27:00.953
Auto bat deituko dut.

27:01.037 --> 27:02.705
Gauza bat gehiago.

27:02.788 --> 27:06.375
Nire kronologiako zerbait
berretsi nahi dut.

27:08.377 --> 27:10.171
-Nahi duzuna.
-Eskerrik asko.

27:19.013 --> 27:20.056
Bale.

27:20.514 --> 27:24.060
Odinen Ezpata misioko
erregistroaren arabera,

27:24.143 --> 27:27.396
gerra gelara sartu zinenean
misioa hasita zegoen.

27:28.022 --> 27:29.440
Hori da.

27:29.523 --> 27:34.612
Uste dut misioaren erlojuak
22 minutu markatzen zituela.

27:38.824 --> 27:40.284
21:12, zehazki.

27:40.368 --> 27:43.996
Zenbat denbora pasatu zen
komunikazioa galdu arte?

27:44.080 --> 27:46.123
Hori erregistroan dago, ezta?

27:47.208 --> 27:49.543
Bederatzi minutu eta 21 segundo.

27:53.255 --> 27:58.177
Eta denbora horretan, ez zenuen
Pillar almirantea arraro sumatu?

27:59.220 --> 28:02.473
Ezer arrorik aurrean zenituen
informazio txostenetan?

28:03.474 --> 28:05.601
Ez. Ez nuen ezer arrarorik ikusi.

28:06.435 --> 28:10.523
Alpha pelotoiak lehergailuak
30:33an aurkitu zituen arte.

28:10.606 --> 28:11.899
Zuzen zaude.

28:11.982 --> 28:16.237
Ondo. Eta oroitzen duzu, zehazki,
aurrekontu aldaketak eta DCIS ikerketa

28:16.320 --> 28:18.114
zer egunetan hasi zenituen?

28:18.948 --> 28:22.743
Nire bulegoarekin eta Azad agentearekin
egiaztatuko dut hori.

28:22.827 --> 28:25.788
Hornen heriotza baino lehen
edo ondoren izan zen?

28:25.871 --> 28:27.790
Barkatu, zer garrantzia dauka?

28:27.873 --> 28:32.169
Gertaeren ordena zehatza
ulertzen saiatzen ari naiz.

28:58.154 --> 29:02.450
Begira, idazkari anderea,
bi istorio ezberdin kontatu dizkidazu.

29:03.451 --> 29:08.747
Lehenengoan erabaki bat hartu zenuen.
Eztabaidagarria, justifikatu daitekeena.

29:09.290 --> 29:12.751
Armadako osasun mentaleko krisialdia
konpontzeko erabakia,

29:12.835 --> 29:15.421
baina pertsona okerretaz fidatu zinen.

29:16.046 --> 29:17.715
Horn eta Pillar.

29:17.798 --> 29:19.967
Gezurra esan zizuten

29:20.050 --> 29:24.096
eta beren irabaziak babesteko
gauza ilegalak egin zituzten.

29:24.180 --> 29:25.473
Ondo noa momentuz?

29:26.390 --> 29:29.560
Beste bertsioan, egin zutena jakin zenuen

29:29.643 --> 29:33.189
eta neurriak hartu zenituen
zure departamentua babesteko.

29:34.273 --> 29:38.068
Ikerketa kriminalak abiarazi zenituen,
ziurtatu nahi zenuelako

29:38.152 --> 29:40.488
erantzule izango zirela.

29:40.905 --> 29:44.074
Bi istorio ezberdin direla diozu,
baina bat bera da.

29:44.158 --> 29:46.410
Ez. Ez dira istorio bera.

29:46.494 --> 29:50.664
Lehenengo istorioan ez zenekien
RD-4895ekin gertatutakoa

29:50.748 --> 29:55.336
San Frantziskon Horni oihuka
ikusi ninduzun arte. Bigarrenean, berriz,

29:55.419 --> 29:58.005
Horn eta Pillar zigortzeari ekin zenion.

29:58.088 --> 30:01.675
Erregistroek San Frantziskokoa
baino lehen izan zela diote.

30:01.759 --> 30:03.469
Kontraesana ikusten duzu?

30:04.929 --> 30:09.016
Zergatik zigortu zenituen
ez bazenekien krimen bat egin zutela?

30:09.099 --> 30:11.519
Ez bazenekien, gela horretan,

30:11.602 --> 30:14.522
Reece eta bere gizonak
misioan hilko zituztela.

30:20.903 --> 30:22.947
Pillarrek esan zidan...

30:23.030 --> 30:27.243
Alpha pelotoiarekin
arazoak zeudela esan zidan.

30:27.326 --> 30:29.245
Bazenekien gaixorik zeudela?

30:29.995 --> 30:33.457
Banekien garapen kaltegarriak zeudela.

30:34.250 --> 30:37.586
Buruko minak. Oroimen galerak.
Bai, nahiko kaltegarriak.

30:37.670 --> 30:41.507
Pillar almiranteak
arazoak konponduta zeudela esan zidan.

30:41.590 --> 30:43.717
Eta nola "konpondu" zituzten?

30:44.260 --> 30:46.595
Zainketa medikoa zela uste nuen.

30:47.680 --> 30:53.060
Ez zenien osasun arauei jaramonik egin
botika SEALekin probatzeko orduan,

30:53.143 --> 30:56.772
eta gaixotu zirenean,
ez zenuen plana zein zen galdetu?

30:56.855 --> 31:00.025
Ez nuen uste Horn eta Pillarrek
hori egingo zutenik.

31:00.109 --> 31:01.819
Esan didazuna hauxe da:

31:01.902 --> 31:06.782
"Reecen gizonak nola hil zituzten
entzun nuen, baina ezin nuen ezer egin."

31:06.865 --> 31:09.368
Zergatik ezin zenituen lagundu?

31:09.451 --> 31:10.327
Ezin genuen.

31:10.411 --> 31:12.871
Komunikazioak eten egin ziren,

31:12.955 --> 31:16.083
baina esan duzu
9 minutu eta 21 segundo izan zenituela

31:16.166 --> 31:18.210
komunikazioa galdu baino lehen.

31:18.294 --> 31:19.378
Ezin nuen...

31:19.461 --> 31:21.964
Zenbat denbora behar da "gelditu" esateko?

31:25.259 --> 31:27.761
Egiatan, idazkari anderea,

31:28.387 --> 31:31.348
9 minutu eta 21 segundo eman zenituen

31:31.432 --> 31:35.769
14 gizonei tumoreak sortu zizkien
esperimentua onartu zenuela esateak

31:35.853 --> 31:38.647
ekarriko zituen ondorioak hausnartzen.

31:39.607 --> 31:42.359
9 minutu eta 21 segundo eman zenituen

31:42.443 --> 31:44.820
zure premia berekoiak eta ondareak

31:44.903 --> 31:48.532
gizon horien bizitzak baino gehiago
balio zuten hausnartzen.

31:48.616 --> 31:52.036
Isilik geratu zinen
eta hiltzen utzi zenituen!

31:52.119 --> 31:54.371
Ez ziren besterik gabe hil!

31:55.414 --> 31:56.957
Bizitzak salbatu zituzten!

32:09.261 --> 32:13.349
Zure istorioan
ez duzu kontuan hartzen operadoreek

32:13.432 --> 32:17.311
badakitela sakrifizio pertsonala zer den

32:17.895 --> 32:19.605
eta ez direla biktimak.

32:20.272 --> 32:22.691
Ez dira, heroiak dira.

32:23.859 --> 32:24.985
Hamalau bizitza?

32:25.611 --> 32:28.697
Nire erabakiek egunero
40 pertsona salbatzen dituzte.

32:28.781 --> 32:31.700
Eta RD-4896 ateratzen denean,
aterako baita,

32:31.784 --> 32:34.870
zenbakia handitu egingo da.
Bai, isildu egin nintzen!

32:34.953 --> 32:37.915
Egiteko prest nengoen sakrifizioa baitzen.

32:37.998 --> 32:41.251
Reeceri eskatuko bazenio
bizitza emateko bere gizonei

32:41.335 --> 32:43.671
gerrak sortutako trauma ekiditeko,

32:44.129 --> 32:47.216
sakrifizio hori di-da egingo luke.

32:47.591 --> 32:50.636
Baina ez zenion eskatu, ezta?

32:53.681 --> 32:56.517
Pelotoia hiltzen utzi zenuela
onartu berri duzu.

33:02.773 --> 33:05.901
Hilketa bat da hori,
ordaindu ez bazizuten ere.

33:40.561 --> 33:41.854
Prest nago, lagun.

33:44.732 --> 33:46.775
Posizioan nago. Bota.

33:48.610 --> 33:51.238
Ez duzu istorioa argitaratuko, Buranek.

33:51.321 --> 33:56.452
Argitaratzen baduzu, gizon horien
sakrifizioek ez dute zentzurik izango.

33:57.661 --> 33:58.787
Tirorako prest.

33:58.871 --> 34:02.207
Eta ez duzu haien heriotza
ospea irabazteko erabiliko.

34:03.333 --> 34:04.334
Hiru...

34:07.671 --> 34:08.547
Bi...

34:12.050 --> 34:13.010
Bat.

34:20.517 --> 34:21.518
Ostia.

34:23.520 --> 34:24.855
Mugi, mugi!

34:31.236 --> 34:33.238
Anderea, joan beharra dugu. Orain.

34:33.322 --> 34:34.990
Bale. Jarraitu plana.

34:35.699 --> 34:36.700
Zatoz nirekin.

34:38.035 --> 34:40.412
Hemen. Begiak zabalik. Kontuz.

34:40.496 --> 34:41.371
Jasota.

34:41.455 --> 34:42.289
Mugitzen.

34:57.513 --> 34:59.431
Sugarra, istriborrera.

35:00.015 --> 35:04.269
Lehorreratzen garenean,
hartu Lowe eta joan itsasargirantz!

35:04.353 --> 35:06.730
-Tiratzailea nahi dut.
-Bai, jauna!

35:26.083 --> 35:27.459
Ben. Balkoia.

35:27.543 --> 35:28.502
Banoa.

35:32.214 --> 35:33.298
Garbi duzu.

35:58.532 --> 36:00.534
Ondo da, hondartzara, banatu.

36:02.202 --> 36:03.036
Ostia.

36:03.453 --> 36:06.790
FBIa heldu da. Gelditu zaitez.

36:06.874 --> 36:07.958
Jaso duzu?

36:10.210 --> 36:11.295
Zer ostia?

36:11.378 --> 36:14.923
Hamabi armadun ezezagun
mendebaldeko ertzetik gerturatzen.

36:23.891 --> 36:25.267
Atzera guztiak.

36:27.811 --> 36:30.564
FBI! Gelditu! Gelditu!

36:34.776 --> 36:36.111
Reece. Tira, motel.

36:39.239 --> 36:41.074
Beste munduan ikusiko zaitut.

36:43.785 --> 36:44.786
Ostia.

36:49.499 --> 36:50.500
Bale.

36:52.961 --> 36:56.173
Agente federalak! Eten sua!

36:57.257 --> 36:58.258
Eten sua!

37:01.720 --> 37:02.930
Ez gara etsaia.

37:08.977 --> 37:12.439
Erreskatekoen kontua da orain.
Etxearen ardura dugu.

37:12.522 --> 37:14.483
Geldi ezazu zure taldea.

37:14.566 --> 37:15.734
Non dago Hartley?

37:15.817 --> 37:17.611
Bigarren solairuan, ekialdean.

37:17.694 --> 37:20.113
Gela segurua dauka, zaintzarekin.

37:20.197 --> 37:21.448
Non dago James Reece?

37:29.206 --> 37:30.332
Nirekin. Mugi.

37:44.930 --> 37:47.849
Kaka. Guardia eroria! Guardia eroria!

37:55.107 --> 37:56.191
Sartzera goaz!

38:23.885 --> 38:26.221
-Kea dago izkinan.
-Ados.

38:26.304 --> 38:27.514
Mantendu posizioak.

38:36.982 --> 38:38.525
Atera egin behar zarete.

38:39.568 --> 38:41.445
FBIa etorri da. Geratuko gara.

38:41.528 --> 38:43.739
Ez dugu itxarongo. Joan. Joan!

38:46.742 --> 38:48.577
Bai, anderea. Utzi gure esku.

40:30.137 --> 40:31.179
Zabaldu!

40:32.305 --> 40:33.306
Zabaldu!

40:52.367 --> 40:53.618
Reece, gelditu!

40:54.578 --> 40:55.579
Kendu.

40:55.662 --> 40:57.122
Ez zuen dirua hartu.

40:57.205 --> 41:02.085
Azken kontua. Oberon Analytics.
Agentziako beste norbait da

41:02.627 --> 41:04.880
Odinen Ezpata antolatu zuena.

41:04.963 --> 41:08.466
Ez nizun minik egin nahi,
komandantea. Zin dagizut.

41:09.009 --> 41:10.343
Laguntzea nahi nuen.

41:11.303 --> 41:13.763
Ez dio axola. Sua piztu zuen.

41:14.890 --> 41:16.349
Sua piztu zuen.

41:23.815 --> 41:24.816
Reece.

41:37.037 --> 41:38.121
Reece.

41:42.459 --> 41:45.128
Begira. Zure alabak
hau marraztu zuen, ezta?

41:45.921 --> 41:47.380
Begiratu ezazu, begira.

41:48.089 --> 41:50.675
Berak horrela ikusten zintuen.

41:59.809 --> 42:01.186
Ez da beranduegi.

42:06.316 --> 42:07.776
Utzidazu, harrapatu dut.

42:07.859 --> 42:09.819
Harrapatu dut, grabatuta dago.

42:09.903 --> 42:13.281
Mundu osoak jakingo du
ez daukala ohorerik.

42:13.365 --> 42:17.619
Bere ondarea lotsagarria izango da,
baina hiltzen ez baduzu bakarrik.

42:21.081 --> 42:23.625
Itsasargian gaude. Ez dugu tiraria ikusi.

42:23.708 --> 42:26.378
Tee, zaurituak lagundu.
Mac, Smitty, nirekin.

42:26.461 --> 42:28.255
-Barrura goaz.
-Jasota.

42:28.838 --> 42:30.632
Zu ekialdera, ni mendebaldera.

42:39.975 --> 42:41.393
Reece. Ez ezazu egin.

42:46.648 --> 42:48.900
Ez. Ez dago zure munduan.

42:53.947 --> 42:55.532
Bataila-eremuan dago.

43:05.333 --> 43:06.251
Ez!

43:21.683 --> 43:23.476
Hartleyren gela segurura.

44:05.685 --> 44:06.686
Reece!

44:11.524 --> 44:12.901
Jaitsi zure arma.

44:35.715 --> 44:36.716
Reece...

44:42.263 --> 44:43.264
Reece!

44:45.392 --> 44:46.851
Tiro egin beharko dut.

44:56.611 --> 44:58.113
Hilda nago jada.

45:00.698 --> 45:03.618
Tony, gela seguruan zerbait gertatu da.

45:03.701 --> 45:06.788
Kazetaria bizirik dago.
Hartley suizidatu egin da.

45:08.540 --> 45:09.707
Jaso duzu?

45:13.795 --> 45:15.755
Tony, Reece ikusi duzu?

45:23.054 --> 45:24.055
Ez.

45:52.876 --> 45:56.796
HIRU ASTE GEROAGO

45:56.880 --> 46:00.842
ARIBIDEKO ISTORIOA ERREFORMA PENTAGONOAN

46:06.014 --> 46:07.891
EGUNERAKETA: EGIA ETA ONDORIOA

46:07.974 --> 46:09.434
Pentagonoak James Reece
Komandantea traizionatu zuen.

46:09.517 --> 46:12.687
Gertakariak nazioa ikaratu zuen.

46:24.449 --> 46:28.411
Reece
Mezua

46:28.495 --> 46:34.501
ZUZEN ZEUNDEN.
ZURE ISTORIOA ONURAGARRIA DA.

46:36.961 --> 46:40.507
ETA AMAIERAKO GALDERA?

46:45.803 --> 46:51.809
OBERON ANALYTICSEK
BANKU KONTUA DAUKA PERUN.

47:01.653 --> 47:05.698
MILA ESKER. ORAIN UTZI NI BILATZEARI.

47:08.076 --> 47:11.788
EZTA PENTSATU ERE.

47:18.920 --> 47:21.881
ARIBIDEKO JAMES REECEN BILAKETA
REECE KOMANDANTEA HILDA EGON LITEKE

49:00.021 --> 49:01.939
Zure zain nengoen.

49:03.608 --> 49:04.942
Oberon Analytics.

49:07.695 --> 49:10.198
Ez zenuen elkarte hori zerrendan sartu.

49:14.202 --> 49:15.620
Pillarrek esan zidan.

49:17.538 --> 49:21.042
Izen bat zeukala esan zidan.
Hartley zela suposatu nuen.

49:24.879 --> 49:27.632
Zu zinen, Ben.

49:29.217 --> 49:31.177
Zu zinen, ostia.

49:33.513 --> 49:34.931
Nire iturria zeneukan.

49:37.725 --> 49:40.353
SDFren bidez
informazio faltsua eman zenuen.

49:40.436 --> 49:43.690
Odinen Ezpata antolatzeko
egoera ezin hobean zeunden.

49:48.152 --> 49:49.779
Aitortu egin behar didazu.

49:53.533 --> 49:54.701
Pillarrrek zioen...

49:56.786 --> 49:58.162
hilda zeundela.

49:59.706 --> 50:01.666
Tumoreak zenituztela zioen.

50:03.126 --> 50:07.088
Eta pentsatu nuen
hobe litzatekeela zerbitzuan hiltzea

50:09.382 --> 50:12.176
ospitale bateko ohean baino.

50:19.142 --> 50:21.602
Gugatik egin zenuen edo 20 milioiengatik?

50:25.148 --> 50:26.232
Biengatik agian...

50:30.403 --> 50:31.612
Hasieran.

50:33.239 --> 50:36.367
Ez dut zentimo puta bat ere gastatu.
Ezin dut.

50:39.203 --> 50:40.580
Baina jakin ezazu...

50:43.541 --> 50:45.334
Jakin behar duzu...

50:47.545 --> 50:49.839
Egia biribila dela, ostia.

50:58.097 --> 50:59.724
Lauren eta Lucy...

51:04.979 --> 51:06.689
Ez nuen zerikusirik izan.

51:10.526 --> 51:11.819
Eta jakin nuenean,

51:12.528 --> 51:15.490
dena pikutara bidali nahi nuen, lagun.

51:20.161 --> 51:24.040
Zurekin egon nintzen, une oro,

51:27.001 --> 51:30.713
hil zituzten kabroi horiek guztiak
akabatzen lagundu nizun.

51:31.631 --> 51:33.090
Hori da egia.

51:36.093 --> 51:37.428
Hori da egia.

51:41.516 --> 51:42.517
Badakit.

51:44.477 --> 51:45.686
Sentitzen dut.

51:48.981 --> 51:49.982
Badakit, Ben.

51:53.861 --> 51:54.695
Ba...

51:57.114 --> 51:58.491
Tatuaje berria dut.

52:02.537 --> 52:06.582
Ez nekien zuretzako edo niretzako zen.

52:12.463 --> 52:13.548
Orain badakit.

52:16.467 --> 52:17.510
Orain badakit.

52:26.227 --> 52:27.186
Ondo da.

52:33.192 --> 52:34.610
Amaitu zerrenda.

53:22.867 --> 53:24.577
Sendatuko da, aita?

53:34.795 --> 53:36.547
Ez diozu gezurrik esan behar.

53:41.093 --> 53:43.763
Begira, txiki, ez dut uste.

53:44.305 --> 53:45.348
Hilda dago.

53:45.806 --> 53:47.475
Bai, hala da, maitea.

53:49.352 --> 53:50.353
Aita,

53:52.188 --> 53:54.357
zer gertatuko da etxera ez bazatoz?

53:57.109 --> 53:59.236
Maitea, beti itzuliko naiz etxera.

54:03.866 --> 54:05.201
Eta bestela?

54:13.584 --> 54:14.627
Etorri hona.

54:31.644 --> 54:34.021
Egun batean ez banaiz lanetik itzultzen,

54:34.438 --> 54:36.774
jakin beharra daukazu...

54:38.901 --> 54:41.696
Aita garrantzitsua den
zerbait egiten hil zela,

54:42.947 --> 54:46.534
eta inguraturik zegoela maite zituen

54:47.660 --> 54:48.536
gizon onez.

54:50.162 --> 54:51.789
Gu maite gaituzun moduan?

54:55.876 --> 54:57.336
Ez, laztana.

54:57.420 --> 55:00.339
Ezingo nuke inor zu maite zaitudan beste

55:00.423 --> 55:02.258
eta zure ama beste maite.

55:07.596 --> 55:09.432
Zure ama zurekin egongo da.

55:09.515 --> 55:12.810
Zaindu egingo zaitu,
ni kanpoan nagoenean moduan.

55:12.893 --> 55:15.688
Futbola izango duzu igandeetan

55:16.188 --> 55:18.232
eta zaldian ibiliko zara...

55:18.315 --> 55:20.317
Eta lorategian dantzan.

55:20.401 --> 55:21.944
Lorategian dantzan.

55:29.660 --> 55:33.581
Eta gero, egun batean,
adinez nagusituko zara.

55:35.583 --> 55:37.543
Eta zuk zainduko duzu ama.

55:38.294 --> 55:41.964
Eta hori ikusiko ez dudan arren,

55:43.340 --> 55:48.262
horrek ez du esan nahi
ez zaitudala zainduko, beti.

55:49.388 --> 55:52.475
Baina... beste nonbaitetik.

55:54.602 --> 55:55.728
Nondik?

56:00.775 --> 56:04.070
Hemendik, maitea. Hemen egongo naiz.

56:07.782 --> 56:08.783
Etorri hona.

56:26.383 --> 56:32.389
Nire familia

57:15.766 --> 57:20.813
NIASSA
MOZAMBIKE

59:20.557 --> 59:22.559
Azpitituluak: Leire Chertudi
