WEBVTT

00:00:53.304 --> 00:00:55.514 align:center
AMAIERAKO ZERRENDA

00:01:54.615 --> 00:01:57.535 align:center
Capstone Industrieseko
zuzendariorde berria

00:02:17.137 --> 00:02:21.559 align:center
GAUR IKUSI BEHAR GARA, AUKERATU LEKUA.
ZARATATSUA HOBETO.

00:02:33.612 --> 00:02:35.281 align:center
-Eskerrik asko.
-Anderea.

00:02:35.656 --> 00:02:37.491 align:center
-Egun on.
-Idazkari anderea.

00:02:38.409 --> 00:02:42.288 align:center
Nire lana izan da
hildakoen kopurua murriztea

00:02:42.371 --> 00:02:45.541 align:center
eta osasun mentala hobetzea
zerbitzu militarretan.

00:02:45.624 --> 00:02:49.295 align:center
Baina gure ohiko indarrekin
aurrera goazen arren,

00:02:49.378 --> 00:02:53.674 align:center
operazio berezietako taldeak
zama fisiko eta mentalak dauzka,

00:02:53.757 --> 00:02:56.427 align:center
maila jasanezin bateraino.

00:02:57.636 --> 00:03:00.764 align:center
Gure gudariak makinak
bezalakoak izatea nahi genuke,

00:03:01.265 --> 00:03:02.266 align:center
baina ez dira.

00:03:02.933 --> 00:03:07.438 align:center
Aurrekontu eskaerak berrikusiko ditugu
aurrera jarraitu baino lehen.

00:03:07.521 --> 00:03:09.148 align:center
Zer berrikusiko dugu?

00:03:09.231 --> 00:03:13.527 align:center
Gure operadore berezien
hedatze lanetan murrizketak.

00:03:14.111 --> 00:03:17.448 align:center
-Sariak birkalkulatzea?
-Ez, mugatzeaz ari naiz.

00:03:17.531 --> 00:03:21.368 align:center
Derrigorrezko erretiroak.
Ezin ditugu akabatu arte erabili.

00:03:21.452 --> 00:03:23.829 align:center
Baina geroz eta gutxiago ditugu prest.

00:03:23.913 --> 00:03:26.916 align:center
-Eta finantza...
-Maila egokiak topatuko ditugu.

00:03:27.416 --> 00:03:29.960 align:center
Ekainetik gabiltza aurrekontuan lanean.

00:03:30.044 --> 00:03:32.546 align:center
Egunen buruan nola berrantolatuko dugu?

00:03:32.630 --> 00:03:36.592 align:center
Deitu etxera, esan familiari
egun pare bat kanpoan egongo zaretela.

00:03:36.675 --> 00:03:39.386 align:center
Beraiek bizitza ematen dute
gure alde borrokan,

00:03:39.470 --> 00:03:42.598 align:center
asteburua eman dezakegu
haien alde. Goazen!

00:03:50.648 --> 00:03:52.816 align:center
James Reecengatik da, ezta?

00:03:53.692 --> 00:03:55.069 align:center
Arrazoietako bat da.

00:04:37.903 --> 00:04:42.700 align:center
12 orduren buruan ez badugu ateratzen,
Buzzfeed aurreratuko da, iraingarria da.

00:04:42.783 --> 00:04:47.621 align:center
Bilera daukat. Eskerrik asko.
Zoaz. Lan ona. Eskerrik asko. Ondo.

00:04:55.671 --> 00:04:57.172 align:center
Nola ez dute hau ikusi?

00:04:57.256 --> 00:04:59.591 align:center
Medikuarekin aritu nintzen Incirliken.

00:04:59.675 --> 00:05:03.345 align:center
Froga gehiago nahi zituen,
baina Reece joan egin zen.

00:05:03.429 --> 00:05:05.222 align:center
Hiletara joateko.

00:05:05.305 --> 00:05:07.057 align:center
Ez du Armadako
inork ikusi?

00:05:07.141 --> 00:05:09.351 align:center
Tipo hau daukate pelotoia zuzentzen,

00:05:09.435 --> 00:05:12.646 align:center
eta azterketa medikoak aukerakoak dira?
Zabarkeria da.

00:05:14.523 --> 00:05:16.150 align:center
Ondo, eta orain zer?

00:05:16.233 --> 00:05:18.610 align:center
Reecek zerbaitengatik ikusi nahi nau.

00:05:18.694 --> 00:05:21.947 align:center
Dena den,
zerbait izango dut gauerako prest.

00:05:22.031 --> 00:05:23.365 align:center
Seguru egongo zara?

00:05:23.949 --> 00:05:27.453 align:center
Sirten nengoen Gaddafiren
bila joan zirenean. Ondo nago.

00:05:29.580 --> 00:05:31.123 align:center
Zurekin joan naiteke.

00:05:31.707 --> 00:05:36.253 align:center
Orduan ez dugu Reece berriro ikusiko.
Ez. Nitaz fidatzen da.

00:06:54.832 --> 00:06:55.833 align:center
Utzi hor
esertzen.

00:07:06.385 --> 00:07:08.303 align:center
Eta, Reece? Zer nahi duzu?

00:07:08.387 --> 00:07:13.684 align:center
Ezagutzen duzu Saul Agnon?
Capstone Industries empresakoa?

00:07:13.767 --> 00:07:15.686 align:center
Aupa. Zer nahi duzue?

00:07:15.769 --> 00:07:19.690 align:center
Bai. Kukuluak eta lupia niretzat.

00:07:19.773 --> 00:07:21.900 align:center
-Ondo da.
-Ezer ez niretzat.

00:07:21.984 --> 00:07:24.862 align:center
-Pasta jango du.
-Ondo da. Oraintxe.

00:07:25.612 --> 00:07:26.947 align:center
Capstone Industries?

00:07:27.030 --> 00:07:29.908 align:center
Webgunean logoa baino ez dauka.

00:07:29.992 --> 00:07:32.202 align:center
Agnon, Kudeaketa zuzendariordea da.

00:07:32.286 --> 00:07:36.039 align:center
Ikerketa egiten hasi naiz.
Merkatu inbertsio guztiak...

00:07:36.123 --> 00:07:39.960 align:center
estalkia dira. Carnival Cruise Lines,
Planet Fitness, H&M...

00:07:40.043 --> 00:07:43.338 align:center
Itxaron. Planet Fitnesseko
babesleak tartean sartu dira?

00:07:43.422 --> 00:07:45.632 align:center
Entzuidazu. Gauza da...

00:07:45.716 --> 00:07:49.803 align:center
60 mila milioi euroko
inbertsio funtsa daukatela.

00:07:49.887 --> 00:07:52.723 align:center
Holding publikoan
posible dena baino gehiago.

00:07:52.806 --> 00:07:54.474 align:center
Non daukate gainontzekoa?

00:07:54.558 --> 00:07:56.393 align:center
Hori jakin behar dugu.

00:07:58.103 --> 00:07:59.688 align:center
Eta irandarrak?

00:08:00.814 --> 00:08:04.318 align:center
Ez dauka Kahanirekin zerikusirik,
tranpa zen. Hau...

00:08:04.401 --> 00:08:09.198 align:center
Hemengo zerbait da, korporatiboa.
Eta ez da amaitu.

00:08:14.494 --> 00:08:16.622 align:center
Nork eman dizu informazioa?

00:08:16.705 --> 00:08:18.624 align:center
-Ez dio axola.
-Axola dio.

00:08:18.707 --> 00:08:22.961 align:center
Informazioa erabili ahal izateko
iturria ona den jakin behar dut.

00:08:23.670 --> 00:08:24.755 align:center
Neu naiz iturria.

00:08:31.678 --> 00:08:33.889 align:center
Zerbait erakutsi behar dizut.

00:08:35.307 --> 00:08:37.559 align:center
Hau klinikan eman zidaten.

00:08:38.143 --> 00:08:41.480 align:center
Ez nizun erakutsi nahi
testuingururik izan arte.

00:08:50.530 --> 00:08:52.074 align:center
Tumore bat da, Reece...

00:08:53.700 --> 00:08:55.953 align:center
Intxaur baten neurrikoa,

00:08:56.495 --> 00:09:00.415 align:center
hipokanpoaren eta amigdalaren arteko
nodoan dago.

00:09:00.832 --> 00:09:05.504 align:center
Neurologo batekin hitz egin dut.
Sintomak buruko minak, paranoia,

00:09:05.587 --> 00:09:09.007 align:center
edo oroimen galera izan daitezke.

00:09:13.929 --> 00:09:16.723 align:center
-Ez naiz ni.
-Zure sarrera ordukoa da.

00:09:16.807 --> 00:09:21.019 align:center
-NCISak eman dizu?
-Ez. Holderrek ez zuen aipatu.

00:09:21.103 --> 00:09:23.855 align:center
Uste dut dakigun bakarrak garela.

00:09:24.314 --> 00:09:26.400 align:center
Biopsia da neurologoaren gomendioa.

00:09:26.483 --> 00:09:29.486 align:center
Diagnostikoa egiteko beharrezkoa da.

00:09:29.569 --> 00:09:34.408 align:center
Eta biok dakigu
gertaera paranoikoak izan dituzula.

00:09:35.367 --> 00:09:39.496 align:center
Ezin dezakezu horrelakorik
azaldu Jahan Kahanirekin

00:09:39.579 --> 00:09:40.831 align:center
edo Capstonekin...

00:09:42.291 --> 00:09:45.961 align:center
Begiratu atzeko ispilura.
Txapela eta betaurrekoak dituena.

00:09:46.044 --> 00:09:50.048 align:center
-Ikusten duzu?
-Ez, jaten zeudenak baino ez.

00:09:50.173 --> 00:09:51.258 align:center
Goazen. Orain!

00:09:52.134 --> 00:09:54.678 align:center
Itxaron! Reece! Aizu!

00:09:55.470 --> 00:09:56.680 align:center
Ez dugu amaitu...

00:10:05.689 --> 00:10:06.857 align:center
Reece. Itxaron!

00:10:07.816 --> 00:10:09.609 align:center
Smartphonea ekarri duzu?

00:10:09.693 --> 00:10:11.945 align:center
Ez, bestea bakarrik. Zer gertatzen da?

00:10:12.029 --> 00:10:13.572 align:center
Begiak dituztela zeruan.

00:10:13.655 --> 00:10:15.490 align:center
Droneak diozu?

00:10:15.574 --> 00:10:20.287 align:center
Ikusi dudan gizona operadorea da.
Nire bila dabil... edo zure bila.

00:10:20.370 --> 00:10:23.457 align:center
Reece, hor ez dago inor.
Imajinatu egin duzu.

00:10:23.540 --> 00:10:27.461 align:center
Komunikazioak egiaztatu ditut.
Aireko ibilgailuarekin topatu naute.

00:10:30.505 --> 00:10:33.133 align:center
Nire autoa da. Sartu. Sartu!

00:10:38.013 --> 00:10:39.222 align:center
Gerrikoa jarri.

00:10:39.306 --> 00:10:43.685 align:center
Barkatu, baina ihes egiten ari gara
betaurrekodun tipo bat ikusi duzulako?

00:10:43.769 --> 00:10:45.103 align:center
Ez gaude ihes egiten.

00:10:47.564 --> 00:10:48.857 align:center
Itxaron.

00:10:54.654 --> 00:10:55.781 align:center
Gelditu hemen.

00:10:56.531 --> 00:10:58.158 align:center
Dena ondo? Ez zaitut ikusi.

00:11:44.162 --> 00:11:45.705 align:center
Irakurri. Zabaldu!

00:11:48.250 --> 00:11:50.502 align:center
Helburu pakete profesionala da.

00:11:51.878 --> 00:11:53.964 align:center
Zoratu naizela uste duzu oraindik?

00:12:22.159 --> 00:12:24.202 align:center
-Polizia deitu behar dugu.
-Ez.

00:12:24.286 --> 00:12:28.415 align:center
-Tipo horrek egun-argitan eraso dizu.
-NCISa ez da fidagarria.

00:12:28.498 --> 00:12:30.834 align:center
Poliziakoak ere ez, agian.

00:12:30.917 --> 00:12:33.086 align:center
Deskonektatu egin behar gara.

00:12:43.972 --> 00:12:46.183 align:center
Badakizu nola erabili?

00:12:46.266 --> 00:12:49.853 align:center
-Bai.
-Ez dakigu helburu ezaguna zaren.

00:12:49.936 --> 00:12:54.441 align:center
Kontuz ibili behar zara hau amaitu arte.
Badaukazu nora joan?

00:12:56.526 --> 00:12:57.861 align:center
-Badaukazu?
-Bai.

00:13:06.745 --> 00:13:09.915 align:center
Arriskuan jarri zaitut.
Ez nauzu berriro ikusiko.

00:13:10.790 --> 00:13:11.875 align:center
Reece.

00:13:14.669 --> 00:13:16.671 align:center
Emaidazu Capstonei buruz duzuna.

00:13:17.297 --> 00:13:19.549 align:center
Zure gizonekin eta zurekin
loturarik badago, topatuko dut.

00:13:45.659 --> 00:13:47.160 align:center
Badakizu nola kontaktatu.

00:14:24.739 --> 00:14:25.824 align:center
Dena garbi!

00:14:27.784 --> 00:14:28.785 align:center
Bota.

00:14:34.833 --> 00:14:36.001 align:center
Sartu!

00:14:40.130 --> 00:14:41.298 align:center
Zurekin.

00:14:43.967 --> 00:14:44.968 align:center
Dena garbi!

00:14:54.185 --> 00:14:55.186 align:center
Libre!

00:14:55.895 --> 00:14:56.980 align:center
Mugitu, mugitu!

00:14:57.147 --> 00:14:58.273 align:center
Mugitu, mugitu!

00:15:00.191 --> 00:15:01.234 align:center
Sartu!

00:15:05.989 --> 00:15:07.282 align:center
Garbi! Azkenekoa.

00:15:07.365 --> 00:15:09.701 align:center
-Zer ostia, Hargrove?
-Jauna?

00:15:09.784 --> 00:15:12.621 align:center
Atean zeundela, sartzea zeneukan.

00:15:12.704 --> 00:15:14.873 align:center
Ez zaitut ni izorratzeko ordaintzen.

00:15:14.956 --> 00:15:17.208 align:center
Egiantza behar dut, argi dago?

00:15:18.126 --> 00:15:20.670 align:center
Berriro horrelakorik
egiten baduzu, kalera.

00:15:27.761 --> 00:15:32.182 align:center
Doitasuna ehuneko 83koa,
eta 71. abiaduran.

00:15:32.724 --> 00:15:34.601 align:center
Ez da aldirik onena, baina ona da.

00:15:34.684 --> 00:15:37.020 align:center
Ez litzaidake etsaia izatea gustatuko.

00:15:37.729 --> 00:15:40.649 align:center
Aizu, gizon. Nire emaitzak
kaka zaharra dira.

00:15:41.149 --> 00:15:42.859 align:center
Errepikatu nahi duzu?

00:15:44.027 --> 00:15:45.362 align:center
Ezin dut. Ez.

00:15:45.445 --> 00:15:47.739 align:center
Jateko ordua amaitu da. Tira. Goazen.

00:16:29.614 --> 00:16:30.490 align:center
Steve!

00:16:31.408 --> 00:16:33.243 align:center
-14:00etan Jent Lansing.
-Steve!

00:16:33.326 --> 00:16:37.038 align:center
14:45 Al Khaleef.
15:30 Repzion batzordea,

00:16:37.122 --> 00:16:40.291 align:center
-16:30 Suri Ratnavanh...
-Ratanavanh. Ezeztatu.

00:16:40.375 --> 00:16:42.836 align:center
-Steve.
-Itxaron. Deitu Gary Mathis...

00:16:42.919 --> 00:16:45.004 align:center
-Hitz egin behar dugu.
-Itxaroteko.

00:16:45.088 --> 00:16:48.717 align:center
Esaiezu ez dugula inbertituko.
Joan daitezela pikutara.

00:17:08.611 --> 00:17:09.696 align:center
Sar dadila.

00:17:20.498 --> 00:17:22.959 align:center
Santa Barbaran egon beharko zinateke.

00:17:23.501 --> 00:17:24.753 align:center
Arazo bat daukagu.

00:17:26.463 --> 00:17:28.798 align:center
Ez zaudela Santa Barbaran?

00:17:33.052 --> 00:17:35.972 align:center
-Zer arazo?
-Ozen esaten ez denetariko bat

00:17:36.055 --> 00:17:40.018 align:center
-Epaitegian entzuteko beldurragatik.
-Hemen seguru gaude.

00:17:45.732 --> 00:17:46.775 align:center
Gordo hil da.

00:17:47.692 --> 00:17:48.693 align:center
Ez Reece.

00:17:49.611 --> 00:17:53.156 align:center
-Arduratuko naiz.
-Hau Sirian egin behar genuen.

00:17:53.239 --> 00:17:55.700 align:center
Orain psikopata Californian daukagu...

00:17:55.784 --> 00:17:58.286 align:center
Ez da psikopata. SEAL komandantea da.

00:17:58.369 --> 00:17:59.204 align:center
Errespetua.

00:18:03.750 --> 00:18:09.005 align:center
Hau txarra da, Steve. Reece hortik dabil,
eta Holderrek zerbait esan bazion...

00:18:09.088 --> 00:18:11.508 align:center
Ez zekien ezer garrantzitsurik.

00:18:11.591 --> 00:18:13.259 align:center
Baina ezagutzen ninduen.

00:18:13.343 --> 00:18:16.471 align:center
Hargrovekin hitz egin.
Bidai ingurukoak nire kontura.

00:18:16.554 --> 00:18:18.681 align:center
Ez noa Santa Barbara, txo.

00:18:18.765 --> 00:18:22.435 align:center
-Mike Tedescok elkartea saldu dezake.
-Mike ez da saltzailea.

00:18:23.520 --> 00:18:24.938 align:center
Helburuak dauzka.

00:18:25.814 --> 00:18:28.274 align:center
Zentratzeko ordua da, Saul, bale?

00:18:29.234 --> 00:18:31.861 align:center
Plano akordioa aurrera atera behar da.

00:18:31.945 --> 00:18:35.740 align:center
Capstonek diru gehiegi xahutu du
eta saltzeko ordua da orain.

00:18:35.824 --> 00:18:40.370 align:center
Elias Rybergen zain egoteaz
kokoteraino nago, hortxe behar zaitut.

00:18:42.038 --> 00:18:43.039 align:center
Nire gizona zara.

00:18:46.292 --> 00:18:47.544 align:center
Kurt, deitu Janet.

00:19:46.978 --> 00:19:48.396 align:center
Zatoz ohera.

00:19:49.898 --> 00:19:51.441 align:center
Ezin dut. Lana daukat.

00:19:56.654 --> 00:20:00.700 align:center
Komando Bereziko entrenamendua
al da orain suak saltatzea?

00:20:00.867 --> 00:20:03.870 align:center
Zoroastrismoko Urteberri ospakizuna
da hori. Nowruz.

00:20:03.953 --> 00:20:06.623 align:center
Zergatik jakin behar duzu
hori operaziorako?

00:20:08.041 --> 00:20:10.710 align:center
Siriako Indarrekin batera egongo gara.

00:20:11.336 --> 00:20:13.338 align:center
Kurdistani buruz ikasi behar dut.

00:20:13.421 --> 00:20:14.547 align:center
Ostikoka ari da.

00:20:15.590 --> 00:20:16.674 align:center
Benetan?

00:20:19.260 --> 00:20:20.470 align:center
Ez dut...

00:20:24.724 --> 00:20:26.309 align:center
Aitaren borrokalaria.

00:20:26.434 --> 00:20:29.020 align:center
Ez. Amarengandik ikasi du hori.

00:20:32.440 --> 00:20:35.693 align:center
Badakizu itzuli ezin bazara
ondo egongo naizela.

00:20:35.777 --> 00:20:38.154 align:center
Nire gurasoak etorriko dira laguntzera.

00:20:42.200 --> 00:20:44.953 align:center
Orduan, itzultzen banaiz,
arrantza egitera joango naiz.

00:20:47.413 --> 00:20:51.834 align:center
Helikopteroa lapurtu behar badut ere
etxera itzuliko naiz. Itzuliko naiz.

00:20:53.336 --> 00:20:55.421 align:center
Eskua eman ahal izango dizut.

00:20:55.505 --> 00:20:59.926 align:center
Desertutik datorren emagina daukan
neska bakarra izango naiz.

00:21:07.767 --> 00:21:09.018 align:center
Ene, ez.

00:21:21.030 --> 00:21:22.740 align:center
Sendatuko da, aita?

00:21:22.824 --> 00:21:24.492 align:center
Bai. Ondo dago.

00:21:24.575 --> 00:21:27.662 align:center
Zorabiatu egin da.
Bere familiarengana itzuliko da.

00:21:49.892 --> 00:21:50.727 align:center
Hemen daukazu.

00:21:52.437 --> 00:21:53.438 align:center
-Milesker.
-Bai.

00:21:56.190 --> 00:21:58.818 align:center
Eztei-bidaiko suitea hartu duzu, ezta?

00:22:01.654 --> 00:22:05.116 align:center
Zuzen zeunden,
NCISak abisu bat atera zuen atzo.

00:22:05.199 --> 00:22:08.119 align:center
Zu banintz,
ez nintzateke orain etxera itzuliko.

00:22:08.202 --> 00:22:12.457 align:center
Eta Los Angeleseko tiratzailea
identifikatu dute, Adrian Gordonis.

00:22:12.540 --> 00:22:16.377 align:center
MARSOC ohia, edo Raider-a,
edo dena delakoa.

00:22:16.461 --> 00:22:18.546 align:center
Talos Tactical pribatura joan zen.

00:22:19.422 --> 00:22:21.507 align:center
Ez naiz beraiekin zuzenean aritu...

00:22:21.591 --> 00:22:24.761 align:center
Esan daiteke ez daukatela
zentzu moral handirik.

00:22:24.844 --> 00:22:27.472 align:center
Jesus, ostia! Hartu arnasa!

00:22:28.723 --> 00:22:31.851 align:center
Ez dut uste burritoak
alde egingo duenik, lagun.

00:22:31.934 --> 00:22:33.895 align:center
Ezin izan dut pasta jan.

00:22:33.978 --> 00:22:38.107 align:center
-Ez dakit zer esan nahi duzun.
-Eskerrik asko burritoagatik.

00:22:38.191 --> 00:22:39.859 align:center
-Ez horregatik.
-Milesker.

00:22:54.540 --> 00:22:59.087 align:center
Luce. Trebea zen, ezta?

00:22:59.587 --> 00:23:04.175 align:center
Bai. Abesten ere bazekien.
Eta akorde pare bat jotzen.

00:23:09.222 --> 00:23:11.224 align:center
Zoragarria zen, lagun.

00:23:21.275 --> 00:23:25.196 align:center
Saiatu arren, ezin dut gogoratu
marrazkia egin zuen eguna.

00:23:25.279 --> 00:23:27.448 align:center
Txo, nik ez dut igandea gogoratzen.

00:23:29.200 --> 00:23:31.619 align:center
Siriara joan aurreko goiza zela uste dut.

00:23:32.995 --> 00:23:35.957 align:center
Eta txori bat zegoen.

00:23:37.166 --> 00:23:41.129 align:center
Hartxoria agian, leihoa jo zuen.
Hil egin zen.

00:23:41.212 --> 00:23:43.631 align:center
Zure oroimena ondo dagoela dirudi.

00:23:43.714 --> 00:23:46.759 align:center
Hor dago, baina erdizka.
Gainontzeko zatiak...

00:23:46.843 --> 00:23:48.845 align:center
Nahasturik daude, ostia.

00:23:52.557 --> 00:23:54.892 align:center
Beste oroipenekin batera.

00:23:56.144 --> 00:23:58.479 align:center
Kaleidoskopiotik begira banengo bezala.

00:23:59.856 --> 00:24:04.569 align:center
Ostia ona hartu zenuen, txo.
Buruko minik bai oraindik?

00:24:09.490 --> 00:24:10.575 align:center
Ez.

00:24:14.912 --> 00:24:17.165 align:center
-Helburu paketea ikusi duzu?
-Bai.

00:24:18.875 --> 00:24:24.046 align:center
Bai. Astazakila dirudi, benetan.

00:24:24.130 --> 00:24:25.756 align:center
Txakurtxoa ikusi duzu?

00:24:27.508 --> 00:24:31.053 align:center
Nire ustez,
ez dauka jenio itxura handirik.

00:24:31.137 --> 00:24:33.139 align:center
Nik ere hori pentsatu dut.

00:24:33.222 --> 00:24:35.349 align:center
Capstone ikertuko dut.

00:24:35.433 --> 00:24:38.561 align:center
Egin genezake. Baina
badaukat norbait horretan lanean.

00:24:39.061 --> 00:24:43.482 align:center
Kazetaria da. Ikerketarekin
lagundu dezake susmorik sortu gabe.

00:24:43.566 --> 00:24:44.567 align:center
Kazetaria?

00:24:45.276 --> 00:24:46.277 align:center
Bai.

00:24:47.111 --> 00:24:48.779 align:center
Pozten nau hori jakiteak.

00:24:50.323 --> 00:24:52.200 align:center
-Badaki hemen zaudela?
-Ez.

00:24:52.283 --> 00:24:53.993 align:center
-Badaki hemen nagoela?
-Ez.

00:24:54.076 --> 00:24:57.705 align:center
Badakizu ez zarela arriskuan
dagoen bakarra. CIAkoa naiz.

00:24:57.830 --> 00:25:00.124 align:center
Gerran zaudela jakiten bada...

00:25:00.208 --> 00:25:01.918 align:center
-Ulertzen dut.
-Los Angelesen.

00:25:02.001 --> 00:25:04.670 align:center
Esan dizut, ez daki ezer.
Zin egiten dizut.

00:25:06.214 --> 00:25:07.882 align:center
Salbu zaude. Bitartekaria da.

00:25:09.550 --> 00:25:11.510 align:center
Badakit zein mailan jarri behar dudan.

00:25:12.553 --> 00:25:13.888 align:center
Ez duzu betebeharrik.

00:25:13.971 --> 00:25:17.433 align:center
-Joaten bazara, ulertuko dut.
-Joan pikutara! Ez noa.

00:25:17.516 --> 00:25:19.936 align:center
Hau ez da betebeharra niretzat, lagun.

00:25:21.103 --> 00:25:24.190 align:center
Nire alde zaudela
jakin beharra daukat. Kito.

00:25:24.273 --> 00:25:25.441 align:center
Beti.

00:25:27.777 --> 00:25:29.153 align:center
Ondo da.

00:25:32.907 --> 00:25:34.075 align:center
Ondo da.

00:25:35.660 --> 00:25:37.745 align:center
Hainbat pertsona dauzkazu

00:25:37.828 --> 00:25:40.623 align:center
zure atzetik, kontuz ibili. Mesedez.

00:25:43.167 --> 00:25:46.295 align:center
-Horri buruz ari naiz.
-Lasai nago.

00:25:46.379 --> 00:25:48.965 align:center
Zerbait topatzen badut, deituko zaitut.

00:25:49.924 --> 00:25:52.301 align:center
Jasota. Ben.

00:25:54.428 --> 00:25:58.808 align:center
Ez zara golf txapelketara Lebowski Handia
bezala jantzita joango, ezta?

00:25:58.891 --> 00:26:00.101 align:center
Golfa gorroto dut.

00:26:18.995 --> 00:26:20.288 align:center
Huts egingo duzu.

00:26:23.207 --> 00:26:24.500 align:center
Huts egingo du.

00:26:26.419 --> 00:26:29.588 align:center
Begiratu, Scotty Cameronen
luxuzko prototipoa erosi

00:26:29.672 --> 00:26:31.590 align:center
eta hobetuko dela uste du.

00:26:32.758 --> 00:26:37.430 align:center
Gizon hori jenio bat da.
Baina trebetasuna ezin da erosi.

00:26:40.474 --> 00:26:42.643 align:center
Ondo joan da hegaldia?

00:26:42.768 --> 00:26:45.229 align:center
Zerbitzari lotsagaberen bat ezagutu duzu?

00:26:45.313 --> 00:26:50.192 align:center
Eliasek ez du 13 orduko helgaldia hartu
abusu sexualei buruz hitz egiteko.

00:26:50.276 --> 00:26:51.652 align:center
Ez naiz abusuari buruz ari,

00:26:51.736 --> 00:26:55.990 align:center
diru mordoa izateak sortzen duen
magnetismoari buruz baizik.

00:26:57.616 --> 00:27:01.203 align:center
Agnon jauna, beti txantxetan.

00:27:01.287 --> 00:27:02.371 align:center
Ez da txantxa.

00:27:02.455 --> 00:27:07.043 align:center
Plano Miken elkartea erosi dezaketen
lauzpabost taldeen artean dago.

00:27:07.126 --> 00:27:09.211 align:center
Newbellumek akordioa egingo dizu.

00:27:09.295 --> 00:27:11.589 align:center
Capstone Industries? Zure txanda.

00:27:11.672 --> 00:27:14.425 align:center
Ederto. Norekin parekatu gaituzte?

00:27:14.508 --> 00:27:16.302 align:center
Bryson DeChambeau nahi nuen.

00:27:16.385 --> 00:27:18.929 align:center
Steve Davierekin zaude.

00:27:19.889 --> 00:27:21.140 align:center
Nor ostia da hori?

00:27:21.682 --> 00:27:25.102 align:center
Ez. Etorri hona, zerbait azalduko dizut.

00:27:29.023 --> 00:27:33.736 align:center
Orain, Capstone Industrieseko
Bryson DeChambeau.

00:27:58.594 --> 00:27:59.595 align:center
Oso ondo, lagun.

00:28:06.102 --> 00:28:10.648 align:center
Lotsarik gabe diot, orain dela sei urte,
eskaera bat hausnartu genuela.

00:28:10.815 --> 00:28:12.024 align:center
Ez nekien.

00:28:12.108 --> 00:28:14.193 align:center
Zure lana ikaragarria izan da.

00:28:14.276 --> 00:28:15.694 align:center
Eskertzen dizut.

00:28:15.778 --> 00:28:18.572 align:center
Capstonekin arlo militarrean
hasi baino lehen,

00:28:18.656 --> 00:28:21.867 align:center
ez nuen planik Newbellumen,
eta salmenta aurrera badoa

00:28:21.951 --> 00:28:26.163 align:center
-agian esplora dezakegu...
-Horra, zirrara eraginda.

00:28:27.415 --> 00:28:33.254 align:center
Gertatzen dena da, ameslariek
aukera amaigabeak ikus ditzaketela.

00:28:33.337 --> 00:28:36.424 align:center
Gure lana, bazkide eta babesle gisa,

00:28:37.007 --> 00:28:39.760 align:center
aukera horiek zertxobait zehaztea da.

00:28:40.469 --> 00:28:44.515 align:center
Capstonekin hasi zinenean,
Steve ontzia gidatzen hasi zenean...

00:28:44.598 --> 00:28:46.892 align:center
Horregatik gaude hemen, ezta?

00:28:48.853 --> 00:28:51.939 align:center
Nahiago dut zure oraingo joera,
Tedesco jauna.

00:28:52.481 --> 00:28:53.941 align:center
Noski. Ondo.

00:28:54.024 --> 00:28:56.110 align:center
Planoren eskaintza prest dago?

00:28:58.112 --> 00:29:02.783 align:center
Agnon jauna, zure irauntza gogoko dut.
Baina hau, berez,

00:29:02.867 --> 00:29:04.118 align:center
bisita soziala zen.

00:29:04.201 --> 00:29:05.327 align:center
Soziala?

00:29:05.703 --> 00:29:07.413 align:center
Ondo. Entzuidazu.

00:29:08.914 --> 00:29:11.208 align:center
Etxea alokatu dut 16ra arte.

00:29:12.084 --> 00:29:14.295 align:center
Zer deritzozu festa antolatzen badut?

00:29:14.920 --> 00:29:16.422 align:center
Deitu lagunak, neskak.

00:29:16.505 --> 00:29:19.717 align:center
Lur jota utziko zaituen
Bas-Armagnac botila daukat.

00:29:20.509 --> 00:29:24.138 align:center
Zenbakiak azalduko dizkizut.
Hubiltzen banaiz, ederto.

00:29:24.221 --> 00:29:26.599 align:center
Bestela, hemen izango dugu Bryson.

00:29:29.935 --> 00:29:33.564 align:center
Etxea non dagoela esan duzu?

00:30:19.652 --> 00:30:22.404 align:center
Bai. Bai, ikusten dut.

00:30:24.198 --> 00:30:27.493 align:center
Erraz-erraza, lagun. Erraz-erraza.

00:30:28.327 --> 00:30:29.370 align:center
Bai.

00:30:53.769 --> 00:30:55.854 align:center
Barkatu. Kaixo?

00:30:55.938 --> 00:30:59.149 align:center
-Aupa, Jord, ni naiz.
-Katie, deika ibili naiz.

00:30:59.233 --> 00:31:00.484 align:center
Zer gertatu zen atzo?

00:31:01.151 --> 00:31:04.446 align:center
-Barkatu. Telefonoa galdu nuen.
-Ondo zaude?

00:31:05.322 --> 00:31:07.992 align:center
Entzun, oker nengoen
Reeceren istorioarekin.

00:31:08.075 --> 00:31:10.869 align:center
-Guztiz oker.
-Zergatik guztiz oker?

00:31:12.746 --> 00:31:15.666 align:center
Uste dut egun batzuk
kanpoan pasatuko ditudala.

00:31:15.749 --> 00:31:17.918 align:center
Nekatu samar nago, ulertzen?

00:31:18.002 --> 00:31:21.130 align:center
Ez, ez dut ulertzen. Zer diozu?

00:31:22.089 --> 00:31:25.926 align:center
Egingo duzu, ezta?
Atzera egingo duzu, ezta?

00:31:26.010 --> 00:31:27.803 align:center
Barkatu. Ona izan zara.

00:31:27.886 --> 00:31:31.307 align:center
Ostia, Kate.
Zutaz fidatu naiz eta hau egiten didazu?

00:31:49.491 --> 00:31:52.161 align:center
Nola gabiltza hemendik?

00:31:52.745 --> 00:31:55.914 align:center
Lan ona da hau. Lortuko dugu.

00:32:02.796 --> 00:32:04.757 align:center
Ez dizut isiltzeko ordaintzen.

00:32:10.971 --> 00:32:13.724 align:center
Honekin 05 mailara jeitsiko gara.

00:32:15.017 --> 00:32:16.143 align:center
Horrela da.

00:32:18.562 --> 00:32:24.360 align:center
Batzuek esango lukete, ideia txarra dela
aldebakarreko baliabideak etetea.

00:32:27.905 --> 00:32:29.448 align:center
Ideia txarra dela diozu?

00:32:32.493 --> 00:32:34.703 align:center
Lau hilabete baino ez dituzu.

00:32:34.995 --> 00:32:37.956 align:center
Eta baliteke batzordeak hau ez onartzea.

00:32:38.499 --> 00:32:40.501 align:center
Galera batekin amaitu nahi duzu?

00:32:43.128 --> 00:32:46.757 align:center
Botoak lortuko ditugu.
Ganbera erdiarentzat garaipena da.

00:32:46.840 --> 00:32:50.219 align:center
Eta gure kontratistak?
Garaipena dela pentsatuko dute?

00:32:50.302 --> 00:32:51.970 align:center
Interesen alde egiteko

00:32:52.054 --> 00:32:55.307 align:center
-Konbentzitu nahi nauzu?
-Boteretsuak dira.

00:32:55.391 --> 00:32:57.142 align:center
Hortaz, badaukate zer esan.

00:32:58.268 --> 00:32:59.895 align:center
Zure ondarea ukigabe dago

00:32:59.978 --> 00:33:03.565 align:center
-Zaratarik sortu barik.
-Aizu.

00:33:03.649 --> 00:33:04.900 align:center
Hau da nire ondarea.

00:33:06.610 --> 00:33:09.238 align:center
Gauzak zeunden baino hobeto uztea.

00:34:00.289 --> 00:34:04.543 align:center
Bai. Zerbait gertatzen ari da.
Jakin nahiko zenukeela pentsatu dut.

00:34:30.194 --> 00:34:34.072 align:center
Aupa, laztana. Raven naiz.

00:34:36.241 --> 00:34:37.910 align:center
Konpainia nahi duzu?

00:34:37.993 --> 00:34:41.163 align:center
Aupa, Raven. Ba, bai.

00:34:45.876 --> 00:34:47.628 align:center
Sartu zarenean ikusi zaitut.

00:34:48.212 --> 00:34:51.089 align:center
Nire lagun Sasha honantz zetorren

00:34:51.173 --> 00:34:54.343 align:center
eta esan diot: "Ez, nirea da".

00:34:54.426 --> 00:34:55.594 align:center
Hori esan diozu?

00:34:57.721 --> 00:35:02.643 align:center
Joan nahi al duzu atzekaldera
trago bat hartzera, biok bakarrik?

00:35:03.268 --> 00:35:05.103 align:center
Hemen gera gaitezke hizketan.

00:35:06.355 --> 00:35:07.731 align:center
Gogoko dut hitz egitea.

00:35:11.527 --> 00:35:13.070 align:center
Zeri buruz arituko gara?

00:35:13.862 --> 00:35:16.782 align:center
Parranda egin nahi dut. Lagunduko didazu?

00:35:21.995 --> 00:35:23.121 align:center
Polizia zara?

00:35:25.165 --> 00:35:26.166 align:center
Ez.

00:35:27.000 --> 00:35:31.755 align:center
-Hala bada, esan egin behar didazu.
-Ez dakit hori egia den. Baina ez naiz.

00:35:36.093 --> 00:35:39.638 align:center
Zerbait lortu dezaket.
Zeren bila zabiltza zehazki?

00:35:39.721 --> 00:35:41.765 align:center
-Buruko minak dauzkat.
-Bai?

00:35:42.599 --> 00:35:45.185 align:center
-Oso txarrak?
-Oso txarrak.

00:35:48.438 --> 00:35:51.900 align:center
Ba, DJ-ak metadona pilulak dauzka.
Nahikoa izango dira?

00:35:53.694 --> 00:35:55.362 align:center
Nahikoa izango dira.

00:35:56.905 --> 00:36:01.201 align:center
100 dolar balio ditu bakoitzak,
zuretzat prezio bereziarekin.

00:36:02.035 --> 00:36:03.078 align:center
Niretzat?

00:36:12.921 --> 00:36:14.548 align:center
Milesker, bihotza. Itxaron.

00:36:22.973 --> 00:36:26.894 align:center
Zorionak Donny

00:36:26.977 --> 00:36:31.607 align:center
Zorionak zuri

00:36:32.524 --> 00:36:34.776 align:center
Tira, nagusi. Zertan zabiltza?

00:36:34.860 --> 00:36:36.945 align:center
-Tira, nagusi. Tira.
-Zatoz.

00:36:37.779 --> 00:36:39.823 align:center
Tira, zatoz hona, Reece.

00:36:40.616 --> 00:36:43.118 align:center
Aizu, bihotza. Dena ondo?

00:36:48.248 --> 00:36:49.499 align:center
Oroipen bat zen.

00:36:52.961 --> 00:36:55.756 align:center
Ba, honek ahazten lagunduko dizu.

00:37:15.859 --> 00:37:19.279 align:center
Benetan, atzerrian
ez zenuen honelako lanik gustuko.

00:37:26.161 --> 00:37:27.621 align:center
Han arauak genituen.

00:37:27.955 --> 00:37:29.831 align:center
Bai. Gehiegi.

00:37:40.759 --> 00:37:43.011 align:center
Zu joan zinenetik ez zen berdina izan.

00:37:46.014 --> 00:37:48.767 align:center
Egia esan...
Neu ere joateko prest nengoen.

00:37:49.518 --> 00:37:53.355 align:center
Zu eta Taldeak, lagun,
elkarrentzako modukoak zarete.

00:37:53.438 --> 00:37:56.942 align:center
Ez zinen inora joango
eta ez ninduzun ni behar.

00:38:02.614 --> 00:38:05.409 align:center
Ez dakit hori egia den,
dena kontuan hartuta.

00:38:07.744 --> 00:38:10.956 align:center
Aizu. Utzidazu niri.

00:38:15.627 --> 00:38:19.673 align:center
Zer? Zuri dibertigarriena utzi?

00:38:23.343 --> 00:38:24.386 align:center
Ba...

00:38:25.095 --> 00:38:27.431 align:center
Norbaitek kriston gaua pasatuko du.

00:38:29.766 --> 00:38:31.977 align:center
-Hementxe, neskak.
-Eskerrik asko.

00:38:33.520 --> 00:38:35.939 align:center
Ez, ez. Benetan diotsut,

00:38:36.023 --> 00:38:41.111 align:center
inoiz dastatu duzun sushirik onena da.

00:38:41.194 --> 00:38:43.155 align:center
Ez esan tontakeriarik, mesedez.

00:38:43.238 --> 00:38:45.657 align:center
Errebelazio puta bat da.

00:38:46.158 --> 00:38:50.120 align:center
Badakizu onena nor den?
Sukiyabashi Jironenean egon zara?

00:38:50.203 --> 00:38:54.958 align:center
Utzi Jiro alde batera.
Ondo dago. Ona da, bai.

00:38:55.042 --> 00:38:57.753 align:center
Baina Stevek tipo bat
aurkitu zuen, Taishi.

00:38:57.836 --> 00:39:00.505 align:center
Hokkaidotik ekarri genuen tipo txiki hori.

00:39:00.589 --> 00:39:04.176 align:center
Benetan diotsut,
tipo horrek arrainen hizkuntza daki.

00:39:04.259 --> 00:39:07.763 align:center
Portura joan eta berdel
eta atuntxikiei xuxurlatzen die.

00:39:07.846 --> 00:39:11.266 align:center
Ez dakit zer esaten duten,
horrelako zerbait:

00:39:11.349 --> 00:39:13.310 align:center
"Neu hartu, gozo-gozoa naiz".

00:39:15.270 --> 00:39:17.397 align:center
Probatu egin beharko dut.

00:39:17.481 --> 00:39:20.358 align:center
Ondo. Erreserba egingo dut. Noizko?

00:39:23.779 --> 00:39:27.199 align:center
Ez daukat ordutegirik.
Batzordearekin hitz egin behar dut.

00:39:27.282 --> 00:39:29.826 align:center
Pikutara batzordea. Zuri diotzut.

00:39:30.368 --> 00:39:31.703 align:center
Saul. Ez.

00:39:35.540 --> 00:39:36.625 align:center
Berandu da.

00:39:36.708 --> 00:39:40.545 align:center
Eta ondo pasatu dudan arren,
helgaldi bat daukat goizean.

00:39:43.673 --> 00:39:46.134 align:center
Elias, hilabeteak daramatzagu dantzan.

00:39:47.177 --> 00:39:49.846 align:center
Golfean aritu nahi, ondo.
Arraina jan nahi...

00:39:52.057 --> 00:39:55.894 align:center
Baina ordua heldu da, lagun,
eta esan beharra daukat,

00:39:55.977 --> 00:39:58.480 align:center
har ezazu edo utz ezazu.

00:39:59.147 --> 00:40:01.608 align:center
Planok Newbellum erosi nahi du ala ez?

00:40:07.447 --> 00:40:09.282 align:center
Erosketa taldea deituko dut.

00:40:09.991 --> 00:40:13.620 align:center
Esaiozu Horn jaunari
goizerako proposamena izango dudala.

00:40:14.996 --> 00:40:16.123 align:center
Gabon.

00:40:26.550 --> 00:40:28.260 align:center
Lekuz kanpo zegoen hori.

00:40:28.343 --> 00:40:32.139 align:center
Elias Ryberg bezalako gizon bat
errespetatu egin behar da.

00:40:36.476 --> 00:40:41.106 align:center
Ba al dakizu zelako dirutza
lortu dizudan oraintxe?

00:40:41.189 --> 00:40:45.777 align:center
Jainkoarren, Mike,
eskerrak eman beharko zenizkidan.

00:40:49.698 --> 00:40:53.994 align:center
Ondo da,
guztion arreta behar dut, mesedez.

00:40:55.537 --> 00:40:56.913 align:center
Joan pikutara.

00:40:58.123 --> 00:41:01.877 align:center
Benetan. Amaitu da, etxera.
Mundu guztia kanpora.

00:41:02.669 --> 00:41:04.171 align:center
-Benetan?
-Bai.

00:42:12.197 --> 00:42:16.826 align:center
Diru asko lortu dugu gaur.
Diru asko lortu dugu, lagun.

00:42:16.952 --> 00:42:18.620 align:center
Nor da nire kuttuna?

00:43:41.911 --> 00:43:45.749 align:center
THE DIAMONDS "LITTLE DARLIN"
AMERIKAK GOGOKOEN DUEN ABESTIA

00:44:53.817 --> 00:44:54.901 align:center
Hor zara.

00:45:19.467 --> 00:45:22.262 align:center
-Barkatu poltsarena, Saul...
-Mesedez!

00:45:22.387 --> 00:45:26.641 align:center
Entzun. Poltsarena...

00:45:26.766 --> 00:45:29.727 align:center
desatsegina izan da biontzat, bale?

00:45:30.979 --> 00:45:33.898 align:center
Laguntza! Lagundu! Lagundu!

00:45:34.065 --> 00:45:38.153 align:center
Norbait, mesedez! Lagundu!

00:45:40.822 --> 00:45:44.951 align:center
Laguntza! Norbait! Lagundu!

00:45:48.788 --> 00:45:50.123 align:center
Laguntza!

00:45:53.376 --> 00:45:54.461 align:center
Amaitu duzu?

00:46:10.393 --> 00:46:12.896 align:center
Zergatik hil nahi nau
Capstone Industriesek?

00:46:15.940 --> 00:46:20.278 align:center
-Ez dakit zeri buruz ari zaren.
-Ez esan gezurrik.

00:46:20.361 --> 00:46:21.237 align:center
Ez da gezurra.

00:46:21.321 --> 00:46:23.114 align:center
Amaren izenean zin dagizut.

00:46:23.198 --> 00:46:25.742 align:center
Badu tumorearekin zerikusirik?

00:46:26.826 --> 00:46:29.037 align:center
-Zer?
-Buruan daukadan tumorea.

00:46:29.120 --> 00:46:30.997 align:center
Garun-tumore puta bat duzu?

00:46:31.956 --> 00:46:35.126 align:center
Ostia, aska nazazu, ez dut ezer egin.

00:46:47.222 --> 00:46:50.099 align:center
Gauza latzak jasan dituzten
gizonak ikusi ditut.

00:46:52.185 --> 00:46:55.647 align:center
Mina eta narriadura.

00:46:58.566 --> 00:47:01.361 align:center
Irudikatu ezin ditzakezun gauzak.

00:47:02.362 --> 00:47:04.197 align:center
Eta ez zuten ezer esan.

00:47:04.280 --> 00:47:09.118 align:center
Gizon horiek zerbaitetan sinesten
baitzuten, helburu gorena zeukaten.

00:47:09.202 --> 00:47:13.623 align:center
Nahiago zuten
kausa horrengatik borrokan hiltzea

00:47:13.706 --> 00:47:15.375 align:center
salatzea baino.

00:47:18.419 --> 00:47:20.838 align:center
Baina zu ez zara horrelakoa, ezta, Saul?

00:47:20.922 --> 00:47:23.675 align:center
Ez zara sineslea. Tipo bat baino ez zara,

00:47:23.758 --> 00:47:27.762 align:center
buruz behera erori dena
ulertzen ez duen mundu batera.

00:47:27.845 --> 00:47:32.392 align:center
Ez duzu honengatik hil nahi, Saul.

00:47:33.268 --> 00:47:34.602 align:center
Esadazu.

00:47:36.729 --> 00:47:41.776 align:center
Berak... Ez dit ezer kontatzen.

00:47:41.859 --> 00:47:44.404 align:center
-Nork?
-Informazioa isolatzen du.

00:47:45.405 --> 00:47:47.490 align:center
Konpartimentuak ditu. Zuek bezala.

00:47:47.574 --> 00:47:50.410 align:center
-Horrek sutu egiten du.
-Nor sutzen du?

00:47:54.289 --> 00:47:57.166 align:center
Steve. Horn.

00:47:58.418 --> 00:48:03.506 align:center
Steve Horn. Oso ondo. Hartu tragotxo bat.

00:48:13.099 --> 00:48:14.183 align:center
Jarraitu.

00:48:14.309 --> 00:48:16.436 align:center
Steve ameslari bat da. Berak...

00:48:17.145 --> 00:48:20.815 align:center
Teknologian dirutza egin
eta arrisku-kapitalarekin hasi zen.

00:48:21.482 --> 00:48:26.279 align:center
Jendea, merkatuak, gerrak ulertzen ditu.

00:48:29.407 --> 00:48:34.329 align:center
Laguntzailea baino ez naiz.
Bitartekaria. Gauzak konpontzen ditut.

00:48:36.748 --> 00:48:39.500 align:center
Nola prestatu zuen Stevek segada Sirian?

00:48:39.584 --> 00:48:44.088 align:center
Lagunak dauzka edonon.
Aberatsa izatearen abantailak.

00:48:44.213 --> 00:48:47.342 align:center
-Zein zen bere helburua?
-Hori ez da nire ardura,

00:48:47.425 --> 00:48:50.887 align:center
baina proiektuaren izena dakit...

00:48:53.097 --> 00:48:55.725 align:center
RD4895 proiektua.

00:48:56.392 --> 00:48:57.435 align:center
Zer da hori?

00:48:57.518 --> 00:49:02.690 align:center
RD4895. Baina esan dizut,
ez dakit zer den.

00:49:04.400 --> 00:49:08.404 align:center
Diru asko balio duela baino ez dakit.

00:49:10.948 --> 00:49:12.200 align:center
Ez da nahikoa.

00:49:14.702 --> 00:49:19.207 align:center
Ez, tira! Entzun, esan dizut, gizon,

00:49:19.332 --> 00:49:22.835 align:center
ez dakit ezer! Tipo bat baino ez naiz!
Zuk zeuk esan duzu,

00:49:22.919 --> 00:49:24.545 align:center
tipo bat baino ez naiz!

00:49:35.098 --> 00:49:36.099 align:center
Ondo da.

00:49:36.724 --> 00:49:38.267 align:center
Ondo da, sinesten zaitut.

00:49:39.727 --> 00:49:43.731 align:center
Steve Hornek agintzen du
eta zu bere puta laguntzailea zara.

00:49:43.815 --> 00:49:45.024 align:center
-Bai!
-Bai?

00:49:45.108 --> 00:49:47.652 align:center
-Bai, hori da!
-Ez duzu erabakirik hartzen.

00:49:47.735 --> 00:49:51.197 align:center
-Ez zenuen nahi horrelakorik.
-Zin dagizut.

00:49:51.948 --> 00:49:55.201 align:center
Nor bidali zenuen nire familia hiltzera?

00:50:04.877 --> 00:50:07.422 align:center
-Edan gehiago.
-Etxera joan nahi dut, txo.

00:50:12.802 --> 00:50:14.345 align:center
Galdera bat egin dizut.

00:50:27.024 --> 00:50:29.277 align:center
Abokatu bat dago Jackson Hole kanpoan.

00:50:29.360 --> 00:50:31.028 align:center
Marcus Boykin.

00:50:31.112 --> 00:50:36.367 align:center
Petrolio gordinarekin aritzen da munduko
merkatu beltzean, Mexikon ere bai.

00:50:36.451 --> 00:50:37.452 align:center
Mexikon?

00:50:40.580 --> 00:50:42.039 align:center
Boykinek sikarioak ditu.

00:50:44.417 --> 00:50:46.586 align:center
Non dago tiro egin zuena?

00:50:46.669 --> 00:50:49.172 align:center
-Mexikon, ostia, esan dizut.
-Non zehazki?

00:50:49.255 --> 00:50:53.426 align:center
"Zein da sikarioaren helbidea?"
ez da galdetzen duzun zerbait.

00:50:53.509 --> 00:50:54.635 align:center
Boykinek badaki?

00:50:54.719 --> 00:50:56.471 align:center
Boykinek ez daki ezer.

00:50:56.554 --> 00:51:02.518 align:center
Sikario ezgai zikinen
kontu zenbakiak baino ez dakizki.

00:51:04.437 --> 00:51:06.439 align:center
Ni baino gauzaezagoa da.

00:51:12.028 --> 00:51:15.615 align:center
Atzerrian egiten duguna
askatasunaren aldekoa dela diote.

00:51:15.698 --> 00:51:18.284 align:center
Baina, egiatan, Saul,

00:51:19.285 --> 00:51:22.079 align:center
gaiztakeria dago mundu honetan.

00:51:24.373 --> 00:51:27.627 align:center
Begietara begiratzen diogu
jendeak potrorik ez duelako.

00:51:27.710 --> 00:51:29.629 align:center
Lana hori da. Guk egiten dugu.

00:51:29.712 --> 00:51:33.132 align:center
Zergak ordaindu eta erditik kendu
besterik ez da egin behar.

00:51:33.216 --> 00:51:35.468 align:center
Baina zuk, Saul,

00:51:36.636 --> 00:51:40.515 align:center
Steve Hornek, Capstone Industriesek,

00:51:42.517 --> 00:51:44.727 align:center
borrokan parte hartu nahi zenuten.

00:51:45.770 --> 00:51:48.815 align:center
Orain, bataila-eremuan zaude.

00:51:52.819 --> 00:51:55.404 align:center
Hau metadona koktela da, Saul.

00:51:56.030 --> 00:51:59.534 align:center
Heriotza lasaia izango duzu.
Zortea daukazu.

00:52:00.701 --> 00:52:02.328 align:center
Merezi ez duzun arren.

00:53:10.813 --> 00:53:11.898 align:center
REECE - MEZUA

00:53:11.981 --> 00:53:15.943 align:center
CAPSTONE RD4895 PROIEKTUA...
KONTUZ IBILI

00:53:35.588 --> 00:53:39.675 align:center
RD4895 proiektua

00:54:10.623 --> 00:54:13.292 align:center
Etxe bila genbiltzan Tahoen, esan dizut?

00:54:14.168 --> 00:54:16.003 align:center
Etxolatxoa mendebaldeko ertzan.

00:54:17.338 --> 00:54:21.008 align:center
Laurenek plana zeukan.
Altitudean atletak entrenatzea.

00:54:21.759 --> 00:54:25.137 align:center
Lucyk izar guztiak ikusi
ahal izateko lekua nahi zuen.

00:54:30.393 --> 00:54:32.395 align:center
Hori da nahi zuten guztia.

00:54:33.354 --> 00:54:36.315 align:center
Orain ez daukate ezer ez.

00:54:37.942 --> 00:54:42.863 align:center
Iluntasuna baino ez,
proiektu korporatibo batengatik.

00:54:45.366 --> 00:54:47.994 align:center
Horregatik hil ziren
nire emaztea eta alaba.

00:54:49.745 --> 00:54:51.247 align:center
Ez dut hori ulertzen.

00:54:52.790 --> 00:54:55.126 align:center
Zergatik sartu zituzten neskak?

00:54:58.504 --> 00:55:00.506 align:center
Berrietan aterako zelako hilketa.

00:55:03.175 --> 00:55:06.053 align:center
"Zoratutako beterano batek
bere familia hil du,

00:55:06.137 --> 00:55:08.556 align:center
medikuak eta bere burua".

00:55:08.639 --> 00:55:12.893 align:center
Jendeak ez du zalantzan jartzen.
Digeritzen erraza izan behar du.

00:55:14.645 --> 00:55:17.481 align:center
Steve Horn San Franciscon dago.

00:55:18.024 --> 00:55:21.986 align:center
Buruzagia da.
RD4895 proiektuari buruz dakiena.

00:55:22.820 --> 00:55:25.489 align:center
Baina Boykin da sikarioa topatzeko bidea.

00:55:26.282 --> 00:55:28.492 align:center
Lauren eta Lucy hil zituena?

00:55:28.576 --> 00:55:31.954 align:center
Ondo da. Erantzunak edo odola.

00:55:33.998 --> 00:55:35.166 align:center
Zure erabakia.

00:55:40.963 --> 00:55:42.006 align:center
Odola.

00:57:36.537 --> 00:57:38.539 align:center
Azpitituluak: Leire Chertudi

