WEBVTT

03:58.030 --> 04:00.115
Atsedenerako leku polita, mijo.

04:08.666 --> 04:12.962
Eman iezaiezu, Jauna, betiko atsedena,

04:14.505 --> 04:16.966
eta betiko argia dizdira beza.

04:18.133 --> 04:21.387
Goian bego.

04:25.891 --> 04:26.934
Amen.

04:29.520 --> 04:34.566
Zatoz. Ez zaitez bakarrik geratu.

04:35.025 --> 04:36.652
Ez dut utzi nahi.

04:37.236 --> 04:38.278
Jakina.

04:41.448 --> 04:43.701
Baina bera oroitzeko erak daude.

04:48.247 --> 04:50.040
Eta orduan Lucyri esan nion:

04:50.124 --> 04:54.753
"Nire alababitxiak ez du inoiz
elizarako arropa zikin edukiko".

04:59.425 --> 05:02.553
Ba nik beste bat daukat.

05:02.636 --> 05:04.471
-Inola ere ez.
-Zer diozu?

05:04.638 --> 05:07.474
-Ez, ezin duzu parte hartu.
-Zergatik ez?

05:07.766 --> 05:09.226
Hauek oroitzapenak dira.

05:09.309 --> 05:11.770
Isilaraztea nahi duzu?
Mihia moztuko diot.

05:11.937 --> 05:13.731
Ez kezkatu, ona izango naiz.

05:15.733 --> 05:17.568
Taldeetan nengoenean,

05:18.485 --> 05:22.656
operazio bat bukatzerakoan,
Laurenek barbakoa onak egin ohi zituen.

05:23.407 --> 05:24.908
Eta behin,

05:24.992 --> 05:29.997
Sabrinak nirekin ofizialki
hautsi berri zuen.

05:30.289 --> 05:31.540
Zein emazte zen hori?

05:34.334 --> 05:37.755
Ez nengoen burutik oso sano.
Eta lagunek egin ohi dutenez,

05:38.213 --> 05:40.632
Reecek zenbait kutxa garagardo
erosi zituen.

05:40.716 --> 05:43.135
Lauzpabost kutxa garagardo
edan nituen.

05:43.677 --> 05:47.347
Orduan, gautu zen,
jendea joan zen,

05:47.431 --> 05:52.728
eta kolore gorriko
sofa zoragarri batek deitu ninduen.

05:53.562 --> 05:55.564
Nik, noski, bertan lo egin nuen.

05:55.689 --> 05:59.109
Konturatu nintzenerako, ostia,
goiza zen, oso goiz.

06:02.988 --> 06:04.406
Gora begiratu nuen,

06:07.659 --> 06:09.078
eta hor...

06:11.455 --> 06:13.624
hor zegoen Lauren Luce txikiarekin,

06:16.794 --> 06:21.632
egongelak zergatik
txiza usaina zuen pentsatzen.

06:24.802 --> 06:26.470
Txiza egin zenuelako.

06:27.805 --> 06:29.014
Nik...

06:36.688 --> 06:38.065
Topa egin dezagun.

06:39.733 --> 06:44.613
Reece familiaren omenean.
Ezagutu ditudan hiru belaunaldiengatik.

06:45.114 --> 06:48.325
Bizitza zor diegu
beraien maitasun eta ausardiagatik.

06:48.492 --> 06:50.035
-Gora!
-Gora!

06:59.962 --> 07:01.755
Benetan diot, lagun,

07:04.174 --> 07:07.344
mundua leku kakatiagoa da
joan direnetik.

07:24.611 --> 07:26.321
Uste dut banoala.

07:27.406 --> 07:29.283
-Etxera zoaz?
-Jada?

07:30.075 --> 07:33.287
Bai. Etxera joan nahi dut.

07:35.080 --> 07:37.583
Zatoz. Nire gidariak eramango zaitu.

08:42.606 --> 08:45.317
Nork behar du eguzkia
margaritak dauzkanean?

08:59.790 --> 09:02.751
Aizu, Picasso,
marrazkia erakutsiko didazu?

09:02.876 --> 09:04.044
Ez dut amaitu.

09:04.294 --> 09:07.297
Eta bihar ni joan baino lehenago
prest ez badago?

09:09.216 --> 09:13.136
Ez badidazu marrazkia erakusten,
abesti bat abestuko dut.

09:15.013 --> 09:16.431
Ez didazu sinesten?

09:17.933 --> 09:20.727
Autoak eta ametsak ditut gustuko.

09:21.478 --> 09:24.398
Halere ez naiz erotuko.

09:24.731 --> 09:28.610
Gauza horiek atzean utzi ditut...

09:28.819 --> 09:29.820
Eskerrik asko.

09:32.072 --> 09:34.783
Gaur 36 urte betetzen ditut.

09:35.617 --> 09:36.660
Hogeita hamasei?

09:38.453 --> 09:40.706
Aizu, orain dela lau urtekoa da hau.

09:43.417 --> 09:46.628
Baina ibaiak eta ekaitzak
bidea egin zuten.

09:53.468 --> 09:54.678
Zer arraio izan da hori?

10:06.565 --> 10:08.400
Sendatuko da, aita?

10:12.362 --> 10:17.534
Bai. Zorabiatu egingo zen.
Bere familiarengana itzuliko da.

10:18.869 --> 10:20.620
Ez diozu gezurrik esan behar.

11:19.554 --> 11:23.016
Barkatu, komandante.
Joshua Holder agente berezia naiz.

11:23.100 --> 11:25.018
A, bai. Oroitzen naiz.

11:25.102 --> 11:27.687
NCISari eman diote
zure familiaren kasua.

11:27.771 --> 11:29.314
Ba ahal dago berririk?

11:29.398 --> 11:33.693
Ba, egia esan,
txostenari buruz hitz egitera nator.

11:35.445 --> 11:37.781
Hilketaren arma, zure SIG p226a?

11:38.281 --> 11:42.160
Zure garajeko arma-kutxa gotorretik
atera zuten, ezta?

11:42.244 --> 11:45.997
Ez, esan nien. Nire logelako
kutxa gotorretik hartu zuten.

11:48.041 --> 11:49.709
Erakutsiko al didazu?

11:53.422 --> 11:54.297
Aizu.

11:57.259 --> 12:01.430
Jakin-mina neukan.
Hiltzaileek nola atera zutela uste duzu?

12:01.805 --> 12:03.306
Nire hatz-marka kopiatuz.

12:03.390 --> 12:05.392
Hara, hori oso sofistikatua da.

12:05.475 --> 12:08.520
Kutxa hau ezin da
Coca Cola lata batekin zabaldu.

12:08.603 --> 12:12.190
Ostia. Hori esan dizuet.
Etsai hau oso sofistikatua da.

12:12.274 --> 12:14.067
Ihes egin zuena topatuko dugu.

12:14.151 --> 12:16.278
30 sorta hatz-marka hartu ditugu,

12:16.361 --> 12:19.364
Espetxe Agentziakoekin
eta NCICkoekin konparatz...

12:19.448 --> 12:20.449
Eta Interpol?

12:20.782 --> 12:22.742
Esan bezala, horretan gabiltza.

12:25.912 --> 12:27.330
Garajea ikusi dezaket?

12:31.960 --> 12:35.172
Nork daki kutxa honen kodea?

12:35.672 --> 12:36.631
Nik bakarrik.

12:36.715 --> 12:40.552
Demagun pistola
kutxa honetan gordeta zegoela...

12:40.635 --> 12:42.554
Ez zegoen. Logelan zegoen.

12:42.637 --> 12:45.891
Tira. Zertan ibili zarete?
Txantxetan?

12:45.974 --> 12:48.477
Nire lana da aukera guztiak aztertzea...

12:48.560 --> 12:52.856
NCISkoak azkarrak ziren beti
nire gizonak borroka batean harrapatzen.

12:52.939 --> 12:55.692
Zerbait esango dizut Boozerri buruz.

12:57.569 --> 12:59.779
Ez zen suizidatu, bale?

12:59.863 --> 13:02.073
Atzerrian banengo, ateak bota...

13:02.157 --> 13:04.409
-Komandante.
-eta kolpeka aterako nituzke.

13:05.494 --> 13:08.788
Zure alde nago,
benetan, ulertzen zaitut.

13:08.872 --> 13:12.209
Baina ez gaude atzerrian,
eta prozesu bat daukagu hemen.

13:14.044 --> 13:15.128
Ondo da.

13:27.807 --> 13:30.477
Almirantea ikustera nator.
Deitu egin dut.

13:30.560 --> 13:32.103
Reece. Sar zaitez.

13:34.064 --> 13:35.440
Eseri zaitez, mutil.

13:40.487 --> 13:43.698
Hileta ederra. Azkena izatea espero dut.

13:44.074 --> 13:45.158
Bai, jauna.

13:46.034 --> 13:47.661
Zer esan nahi zenidan?

13:47.744 --> 13:52.541
NCISkoak, jauna.
Ez dakit kasu honetarako prest dauden.

13:53.959 --> 13:57.087
Odinen Ezpatari buruzko ikerketa
itxi dutela diote.

13:57.170 --> 14:00.131
Mitchellek lehertu zuela onartu duzula.

14:00.215 --> 14:03.969
Nire familiari buruz ari naiz.
Krimen-ikerketa kasua da.

14:05.262 --> 14:09.140
Kontrainteligentziakoa beharko luke.
Pertsonala izan daiteke.

14:09.266 --> 14:10.267
Pertsonala?

14:10.350 --> 14:14.729
Urteak daramatzat Kahaniren bila.
Berarekin amaitzeko aukerarik onena naiz.

14:14.813 --> 14:16.815
Hark eta Qudsek badakite.

14:17.190 --> 14:19.943
Mutil, Jahan Kahani ez dabil Coronadon.

14:20.026 --> 14:21.778
Kimikaria da bera, ez espioia.

14:21.861 --> 14:25.156
Talde bat bidali du Boozer hiltzeko.
Neu hiltzeko.

14:25.657 --> 14:28.451
Nire familia hil duena
hortik dabil oraindik.

14:28.535 --> 14:30.453
Komunitate osoa arriskuan dago.

14:32.914 --> 14:36.835
Argi hitz egiten ari zara,
nik ere argi hitz egingo dut.

14:42.173 --> 14:45.302
Egoera defendaezinean jarri gaituzu.

14:45.927 --> 14:50.223
Orain dela bi aste esan zenuen,
kontrakoa zirudien arren,

14:50.307 --> 14:53.476
SDFko soldaduak
lehertu zuela leherkaria Sirian.

14:53.560 --> 14:55.145
Atzera egin nuen, jauna.

14:55.228 --> 14:58.064
Defendatu zintugun arren.

14:58.690 --> 15:00.734
Orain zer nahi duzu,

15:00.817 --> 15:05.238
erokeria batengatik NCISkoekin
liskar bat sortzea Quds Indarrek

15:05.322 --> 15:08.700
-SEALak hiltzen dituztelako...
-Jauna, ez nauzu entzun.

15:08.783 --> 15:10.994
Ez duzu
zure burua entzun, komandante.

15:12.120 --> 15:16.791
Odinen Ezpataren ikerketatik
atera zintugun eta ez duzu lana galdu.

15:17.208 --> 15:22.213
Ostia, Howard Kapitainak
lan handia egin du zu babesten.

15:23.340 --> 15:26.635
Baina egia esan,
ez dakigu zer gertatzen zaizun.

15:27.969 --> 15:32.182
Eta kontuan harturik ezin izan
zenituela gizonak ezta familia babestu,

15:32.265 --> 15:33.266
ezin dugu...

15:34.809 --> 15:37.854
Reece! Aski da, komandante.

15:55.121 --> 15:57.165
Holder agentea. Katie Buranek.

15:57.248 --> 15:59.668
Hemen egongo zinela
esan didate bulegoan.

15:59.834 --> 16:02.587
-Gezurra.
-Brenda Freemanekin hitz egin dut.

16:02.879 --> 16:04.297
Brendak esango zizun

16:04.381 --> 16:07.133
NCISak ez dituela
hemen kazetaririk onartzen.

16:07.217 --> 16:09.969
Reece ikusi nuen krimenak
baino bi egun lehenago

16:10.053 --> 16:11.554
eta pistola atera zidan.

16:12.305 --> 16:14.182
Lekuko gisa aitorpena emango dizut

16:14.265 --> 16:17.977
hemen zer gertatu den
esaten badidazu. Estraofizialki.

16:20.939 --> 16:25.068
Bale. Familiaren heriotzaren ordua
Reece klinikara heldu zenetik

16:25.151 --> 16:26.820
30 minutu bitartekoa da.

16:26.903 --> 16:29.072
30 minutu lehenago edo geroago?

16:29.155 --> 16:32.367
Ez dago argi,
baina errore-marjinaren barruan dago.

16:32.450 --> 16:36.830
Beraz, bera joan ondoren hil zituzten
edo Reecek bere familia hil zuen

16:36.913 --> 16:38.540
eta gero hona etorri zen.

16:39.374 --> 16:41.376
Reece arraro ikusi nuen.

16:41.459 --> 16:43.086
Pistola buruan jarri zizun.

16:43.878 --> 16:47.132
Bai, baina ez zirudien
bere familia hiltzeko gai.

16:55.557 --> 16:56.433
Jainkoarren.

16:56.891 --> 16:58.268
Bai, zaila da ikusten.

16:59.602 --> 17:03.606
Orduan, norbait sartu zen
eta doktoreak disparatu zituen.

17:03.690 --> 17:05.191
Pun, pun.

17:07.068 --> 17:08.403
Zer gertatu zen hemen?

17:09.821 --> 17:13.491
Ba, Reecek hemen borrokatu omen zituen

17:13.575 --> 17:15.118
hiltzaile maskaratuak.

17:15.368 --> 17:16.327
"Omen"?

17:16.411 --> 17:17.829
Ez dago gorputzik.

17:17.912 --> 17:21.458
Eta Reecek dio hiltzaileetako bat
hementxe utzi zuela

17:21.541 --> 17:25.253
odolez blai.
Tiro egin zion. Hiru aldiz.

17:25.336 --> 17:27.130
Frogak garbitu zituzten?

17:27.213 --> 17:30.508
Heltzen lehena izan nintzen.
Ez nuen erasotzailerik ikusi,

17:30.592 --> 17:32.761
ez bizirik, ez hilik.

17:32.844 --> 17:36.222
Ondo da, eta klinikak ez al dauka
segurtasun kamerarik?

17:36.306 --> 17:38.308
Ez. Bezeroen konfidentzialtasuna.

17:38.892 --> 17:40.185
Froga gehiagorik?

17:40.268 --> 17:43.563
Ez. Reeceren bederatzi milimetrokoaren
balak baino ez.

17:44.105 --> 17:46.316
Orduan, zergatik dago aske?

17:46.399 --> 17:48.526
Honek ez daukalako zentzurik.

17:48.985 --> 17:51.488
Labana zauria dauka.
Ez dago labanik.

17:51.571 --> 17:55.533
Gainera, etxeko kamerek erakusten dute
Reece lasai irten zela

17:55.617 --> 17:57.535
eta ikaraturik itzuli zela.

17:57.619 --> 18:02.165
James Reece hemen borrokatu zen
norbaitekin edo ez zen inorekin borrokatu.

18:02.957 --> 18:05.502
Gauza bat uste dut, eta gero kontrakoa.

18:06.336 --> 18:10.131
Baina badakit James Reecek
bere bertsioa sinesten duela.

18:11.925 --> 18:14.219
Burua nola zeukan ikustera etorri zen.

19:18.908 --> 19:21.077
Argi esan nuen. Ez dut ezer esango.

19:21.160 --> 19:25.206
Ez zegoen erasoaren aztarnarik
klinikan. Hildakorik ez zegoen.

19:25.290 --> 19:26.749
Nola da posible?

19:31.671 --> 19:34.007
Etor zaitez garajeko atera.

19:36.050 --> 19:37.427
Eta larrialdietakoak?

19:37.510 --> 19:41.180
Batzuetan gorputzak mugitu
behar dituzte ikerketa baino lehen.

19:41.264 --> 19:43.892
Ez. Galdetu diet, baita CSIari ere.

19:43.975 --> 19:46.811
-Ba, ez nago zoratuta.
-Ez dut horrelakorik esan.

19:47.353 --> 19:49.522
Frogatzen lagunduko dizut.

19:50.231 --> 19:52.859
Eskanerra eta gero
izan zen erasoa, ezta?

19:52.942 --> 19:54.611
-Bai.
-Ondo. Orduan,

19:54.694 --> 19:57.780
ezin izan zenituen emaitzak ikusi.

19:57.864 --> 19:59.407
Lanpeturik nengoen.

19:59.490 --> 20:00.992
Ba, hau baimen bat da.

20:01.743 --> 20:05.747
Sinatu eta zure emaitzak lortuko ditut,
lagungarria izan daiteke.

20:05.830 --> 20:09.709
Emaitzak lagungarriak izan daitezke.
Zertan lagunduko du horrek?

20:09.792 --> 20:11.961
Ez nau inork sinetsi nahi. Ez.

20:12.045 --> 20:14.631
Zure kasuko agenteak sinesten zaitu.

20:15.298 --> 20:17.091
-Josh Holder ikusi duzu?
-Bai.

20:17.842 --> 20:21.930
NCISko agentea da. SEAL bat
harrapatu nahi du ospea irabazteko.

20:22.013 --> 20:24.849
Orduan zergatik zaude aske,
eszenan lehena izan bazen?

20:33.024 --> 20:36.027
-Zure ikerketak dauzkazu?
-Zer ikerketa?

20:39.614 --> 20:40.823
Bai, badaukat.

20:42.367 --> 20:43.576
Ikusi nahi dut.

20:45.954 --> 20:48.498
Nire osasun informazioa lortu dezaket.

20:49.207 --> 20:51.668
Badakit ez daukazula polizia txostena.

20:52.794 --> 20:54.295
Eman, eta sinatuko dut.

21:07.517 --> 21:09.560
Holder iristen lehena izan zen?

21:10.269 --> 21:12.438
Zentzurik ez daukala esan dit.

21:23.533 --> 21:26.035
Eskerrik asko.
Deituko zaitut, komandante.

21:26.119 --> 21:28.746
Itxaron. Nolako mugikorra daukazu?

21:30.665 --> 21:32.750
-Hauxe.
-Itxaron. Zein?

21:35.253 --> 21:36.587
Itxaron hemen.

22:13.791 --> 22:15.126
Erakutsi telefonoa.

22:16.461 --> 22:17.545
Utzidazu.

22:21.382 --> 22:25.386
Hegazkin moduan jarri dut.
Bale? Ez itzali. Hegazkin moduan.

22:25.470 --> 22:26.929
Hau Faraday poltsa da.

22:27.013 --> 22:30.058
SCIFrik ezagutu baduzu,
nola doan jakingo duzu.

22:31.184 --> 22:33.811
Smartphoneak deiak egin ditzaketen

22:33.895 --> 22:35.813
jarraipen tresnak baino ez dira.

22:35.897 --> 22:38.399
Horrela lortu ohi nuen informazioa.

22:38.483 --> 22:42.779
Gorde poltsan. Hau aurreordainketakoa da.

22:42.862 --> 22:45.698
Ni kontaktatzeko.
Ez deirik ez mezurik.

22:45.782 --> 22:49.202
Google opari txartel bat erosi
diru xehearekin.

22:49.285 --> 22:50.828
Idatzi ezazu, mesedez.

22:50.912 --> 22:54.248
Threema kontu bat ireki.

22:54.332 --> 22:58.044
Ez erabili WhatsApp, ez da segurua,
denbora batetik hona. Bale?

22:58.127 --> 23:00.713
Threema, T-H-R-E-E-M-A.

23:02.048 --> 23:03.049
Boligrafoa.

23:05.093 --> 23:09.430
Nire isilpeko erabiltzaile-izena da hau.
Threemanen bila nazazu honekin.

23:14.060 --> 23:15.728
Buruz ikasi eta gero bota.

23:18.397 --> 23:20.858
Bai. Neurri serioak dira.

23:22.902 --> 23:25.446
Kahaniri buruz zuzen banago,
ez dira nahikoak.

23:28.783 --> 23:31.744
Bale. Eskerrik asko, komandante.

23:35.498 --> 23:36.999
Esadazu Reece.

23:37.834 --> 23:40.628
Nire istorioan nire izena
erabili beharko duzu.

23:41.212 --> 23:44.465
Ondo da, Reece. Ondo segi.

24:32.930 --> 24:34.182
Nor ostia zara?

24:41.772 --> 24:43.858
Ostia.

27:53.547 --> 27:55.174
Zer, lotan zeunden?

27:55.257 --> 27:59.178
UTC gehi hiru, lagun.
Yemeneko ordutegian nago. Zer moduz?

28:04.517 --> 28:05.518
Gizona daukagu.

28:07.686 --> 28:08.729
Zein gizon?

28:19.281 --> 28:21.826
Reece, hau... helburu paketea da.

28:21.909 --> 28:24.703
Qudsak SEALen atzetik
badabiltza Coronadon,

28:24.787 --> 28:27.957
aldeko bitartekaria
beharko zutela esan zenuen.

28:28.040 --> 28:32.378
Josh Holder NCISko agentea
Boozerren eta nire kasuaren parte da.

28:32.461 --> 28:37.299
Pentsatu ezazu. Lehenengoa izan zen
Boozerrenean Poliziak erantzun zuen arren.

28:37.383 --> 28:42.304
Eta larrialdietakoak baino arinago
heldu zen klinikara.

28:42.972 --> 28:45.141
Hori ezinezkoa da,
gertu zegoen.

28:46.142 --> 28:49.854
Hau da hiltzailea.
Ihes egin zuena.

28:52.731 --> 28:54.024
Zerbait galdetuko dizut.

28:57.445 --> 28:58.654
Zer moduz zaude?

28:59.738 --> 29:00.781
Ondo nago.

29:08.622 --> 29:11.709
Burukominerako onak dira. Bat bakarrik.

29:13.169 --> 29:16.255
Gehiagorik ez hartu,
lur jota utziko zaituzte.

29:19.800 --> 29:20.926
Bale.

29:21.886 --> 29:25.347
Lehenik, zure zaintza kaka hutsa da.

29:25.723 --> 29:29.185
Hainbeste hurbiltzen bazara
zure auto puskarekin, akabo.

29:29.268 --> 29:32.813
Tira, gizon, ez naiz agentziakoa,
baina ez naiz tentela.

29:32.897 --> 29:36.442
Lecronen erara egin nuen.
Ez ninduen ikusi.

29:44.074 --> 29:47.495
Light gargardoa edaten du.
Hori susmagarrria da.

29:51.999 --> 29:53.250
Zer deritzozu?

29:55.044 --> 29:56.879
Begietara begiratu nion, Ben.

30:00.299 --> 30:01.342
Bera da.

30:09.725 --> 30:10.809
Zein da jokaldia?

30:19.944 --> 30:21.403
Roy? Roy Boehm?

30:21.654 --> 30:23.739
Carmen? Plazer bat da.

30:23.822 --> 30:26.742
-Bi logelako pisua ikusi nahi zenuen.
-Hori da.

30:26.825 --> 30:29.828
-Ederto. Pisu bat daukagu erakusteko.
-Ondo.

30:31.580 --> 30:34.583
Lehenengo hondartzara
joan gaitezkeela pentsatu dut.

30:34.708 --> 30:37.711
-Noski. Hemendik.
-Primeran.

30:41.257 --> 30:43.509
Bellogente komunitate bat da.

30:45.511 --> 30:47.638
Lekualdatu den jende asko daukagu.

30:47.721 --> 30:50.140
Tipo aktiboa zarela ikus dezakedanez,

30:50.224 --> 30:53.686
igerileku klimatizatua
daukagu teilatuan, gimnasioa,

30:53.769 --> 30:56.647
eta surferako San Diegoko
lekurik onenetarikoak.

30:56.730 --> 30:59.733
Surfeatuko dudan gauza bakarra
Internet izango da.

31:07.616 --> 31:08.659
Bidegorria.

31:25.509 --> 31:27.344
Nolakoa da segurtasuna?

31:27.428 --> 31:29.847
-Ateak beti daude itxita.
-Noski.

31:29.930 --> 31:32.850
-Auzo segurua da.
-Alarmak ez dira beharrezkoak.

31:32.933 --> 31:35.352
Lapurketak ez dira inoiz
arazo bat izan.

31:35.436 --> 31:38.022
Ondo. Ba, goazen gora.

31:38.105 --> 31:39.398
Goazen.

31:39.690 --> 31:41.900
Pisu guztiak birmoldatu dira.

31:41.984 --> 31:44.653
Zerbitzu berriak, leiho jasangarrik.

31:44.945 --> 31:47.781
Eraikina eguzki-energiarako
berritu genuen iaz.

31:47.865 --> 31:50.159
-Benetan?
-Bai.

31:50.826 --> 31:52.077
Iraultza berdea.

31:53.037 --> 31:55.539
Patiora ematen duten
pisuak dauzkagu,

31:55.623 --> 31:58.292
baina Pazifikoa da
ikuspegirik onena.

32:05.507 --> 32:07.176
Aizu, Liz naiz.

32:07.718 --> 32:11.597
Nire nagusia atzerrira joan da
eta dena emateko prest nago

32:11.680 --> 32:15.768
baina ez daukat zer eginik.
San Diegora joan naiteke zu ikustera.

32:15.851 --> 32:17.394
Zerua da muga.

32:18.062 --> 32:19.021
Nire...

32:20.064 --> 32:25.069
Nire neskak faltan botatzen ditut.
Laster arte, Reece.

32:36.163 --> 32:37.247
Bat berdintzeko.

32:40.209 --> 32:41.210
Aukeratu.

32:44.296 --> 32:47.508
Ez duzu hori egin behar.
Itsu handia zara.

32:47.591 --> 32:50.260
Beraz, nahitaez esku hau
irabazi egingo duzu.

32:51.387 --> 32:53.097
Kartak gorde ditzakezu.

32:53.555 --> 32:55.265
Eskerrik asko aholkuagatik.

32:59.728 --> 33:02.022
Apustua edo hurrengoa. Hurrengoa.

33:03.816 --> 33:04.817
Hurrengoa.

33:06.985 --> 33:08.237
Hogei berdintzeko.

33:10.447 --> 33:11.699
Hogei berdintzeko.

33:15.869 --> 33:17.454
Ezin da egia izan.

33:18.288 --> 33:19.164
Jordan.

33:19.248 --> 33:20.708
Ez duzu deirik hartu.

33:20.791 --> 33:24.545
Zerbait gertatzen zela pentsadu dut.
Arazoren bat, baina ez.

33:24.628 --> 33:27.923
Pokerrera jolasten zabiltza
mutikoak xixkatzen. Kaixo.

33:28.006 --> 33:28.924
Isil zaitez.

33:30.551 --> 33:31.927
Apustua edo hurrengoa.

33:36.640 --> 33:38.434
-Guztia.
-Guztia.

33:40.310 --> 33:43.313
Atera zaitez uretatik.
Marrazo batekin ari zara.

33:43.397 --> 33:44.815
-Jauna.
-Bai, anderea.

33:50.070 --> 33:51.321
-Kito.
-Oso ondo.

33:51.405 --> 33:52.865
Zer ostia, gizon!

33:56.243 --> 33:58.328
Lanean nago, Jordan. Zer nahi duzu?

33:58.412 --> 34:00.748
Azken sei hilabeteak
ez direla galera izan.

34:01.540 --> 34:05.627
Zu Sirian eta Turkian egoteko
ordaindutako 1.000 euroak

34:05.711 --> 34:08.464
nire eta VoltStreemen
mesederako izan direla.

34:08.547 --> 34:11.258
Aleppoko hotela
simaurtegi bat zen.

34:11.341 --> 34:13.218
-Doan izan beharko luke.
-Bai.

34:13.302 --> 34:17.264
Baina ez zen doan, ezta?
Nik ordaindu nuen. Baita segurtasuna ere.

34:17.347 --> 34:19.933
Eta halere urteko
istorioa lortu duzu.

34:20.017 --> 34:22.603
-Bai, lanean ona bainaiz.
-Desagertu egin zara.

34:22.686 --> 34:26.190
Bitartean, Reeceri buruzko berriak
ABC7n entzun behar ditut.

34:27.775 --> 34:31.153
ABC7k ez dauka
bere osasun-historiarako baimenik.

34:34.990 --> 34:36.200
Esan.

34:37.659 --> 34:40.537
Reeceren egoera mentala
zalantzan jarri dute.

34:40.913 --> 34:43.874
Krimen eszenakoa jakiteko
poliziaren zain nago.

34:46.543 --> 34:48.837
Berak egin zuen? Familia hil zuen?

34:49.546 --> 34:51.173
Hori jakin nahian nabil.

34:53.133 --> 34:56.053
Nire ultzerak zure izena dauka.
Katie ultzera.

34:56.136 --> 34:58.347
-Gehiegi kezkatzen zara.
-Bai.

35:00.182 --> 35:03.936
Entzun, ona zara inpaktu lanetan.
Ez dut gehiagorik itxarongo.

35:04.311 --> 35:06.897
VoltStreemen abantaila
berehalakotasuna da.

35:06.980 --> 35:10.150
24 ordu dituzu
argitaratu dezakedan zerbait lortzeko.

35:11.944 --> 35:13.195
Berak ordainduko du.

35:30.337 --> 35:34.842
Untxia mugitu da. Bueltatzen bada
esango dizut. Ehiza ona izan, lagun.

37:43.178 --> 37:44.221
Egoera?

37:45.389 --> 37:48.809
Kabroia autobidean dago.
Bidea libre daukazu.

38:29.224 --> 38:30.267
Garagardoa.

38:32.769 --> 38:33.770
Topatu duzu ezer?

38:34.104 --> 38:38.108
Nada. Obsesioa umezain pornoarekin,
besterik ez.

38:42.237 --> 38:43.280
Buruko minak.

38:44.781 --> 38:47.242
Ez, ondo nago.
Ez dut lorik egin.

38:47.325 --> 38:51.705
Nik ere ez nuke lorik egingo etxe
horretan banengo. Gelditu hemen.

38:51.788 --> 38:55.751
Bitxia badirudi ere, ez ditut maindireak
zu egon zinenetik aldatu.

38:55.834 --> 38:58.253
Motel, ez dituzu inoiz garbitu.

38:58.336 --> 38:59.463
Zuzen zaude.

39:03.050 --> 39:06.928
Deika ari dira.
Aizu! Telefonoa.

39:08.680 --> 39:10.515
-Ostia.
-Washington.

39:10.849 --> 39:13.894
-Nor izango da Washingtonetik?
-Galdera ona.

39:28.033 --> 39:29.076
Zer moduz, Rick?

39:29.743 --> 39:30.952
Aupa, lagun.

39:32.746 --> 39:35.499
Entzun, lagun bat duzu
atzekaldean zain.

39:42.506 --> 39:43.715
Idazkari anderea.

39:45.425 --> 39:46.593
Komandante.

39:47.677 --> 39:49.554
Komando Berezikoa kontatu didate.

39:49.638 --> 39:52.390
Almirantea erasotzea
ez da zure kasurako ona.

39:52.474 --> 39:55.185
Zure ardura al da
SEALak astintzea?

39:55.268 --> 39:58.355
Ez nator zu astintzera.
Gerry oso arroa izan daiteke.

40:01.233 --> 40:02.943
Zure aita SEAL bat zen?

40:04.111 --> 40:05.112
Bai, anderea.

40:06.905 --> 40:10.951
Haurtzaro militarra ohore bat da,
baina zama handia ere bai.

40:13.036 --> 40:14.663
Irlandarra gustuko duzu?

40:15.872 --> 40:17.749
Ez naiz oso mizkina.

40:26.800 --> 40:30.971
Rick. Bi Yellow Spot
ekarriko dizkiguzu, mesedez?

40:31.263 --> 40:32.347
Bai, anderea.

40:35.600 --> 40:39.229
Badakizu SEALek erasorako
hainbat taktika helikopteroekin

40:39.312 --> 40:40.856
asmatu zituztela?

40:42.023 --> 40:46.903
Agian, zure aita, SEAL gaztea,
eta nire aita, piloto beteranoa,

40:46.987 --> 40:48.822
elkarrekin aritu ziren.

40:49.239 --> 40:51.032
Ez zituen hegaldiak gustuko.

40:52.409 --> 40:54.494
Nire aitarekin joango zelako agian.

40:56.413 --> 40:59.416
Anderea. Gure kontura.

41:03.712 --> 41:05.672
Komandoak nire teoria aipatu dizu?

41:07.174 --> 41:11.303
Kahanik Sirian gu zirikatu
baino zerbait gehiago egin zuen.

41:11.386 --> 41:16.349
San Diegoko NCISan bitartekaria
daukala susmatzeko arrazoiak dauzkat.

41:17.350 --> 41:21.897
Besterik ez dakit, baina horretaz
arduratu behar gara orain.

41:21.980 --> 41:24.733
Nire pelotoia baino
ezin izango du hartuko.

41:24.816 --> 41:27.027
Kahani ez da mehatxu bat, komandante.

41:27.110 --> 41:28.737
Anderea, hori ez dakigu.

41:30.447 --> 41:31.823
Aizu, igo bolumena.

41:33.491 --> 41:34.659
Bai, badakigu.

41:34.743 --> 41:35.577
Aurrera.

41:35.660 --> 41:38.163
Jahan Kahani,
arma aditu irandarra,

41:38.246 --> 41:42.292
Siria iparraldeko AEBetako
operazio militar batean hil dute.

41:42.375 --> 41:46.087
Orain dela aste batzuk
Kahani harrapatzeko misio batean

41:46.171 --> 41:48.506
armadako 12 SEAL hil ziren.

41:48.590 --> 41:50.508
Pentagonoak honakoa esan du:

41:50.592 --> 41:52.219
"Mundua, Siria bereziki,

41:52.302 --> 41:56.556
lasai egon daiteke, Ekialde Hurbileko
arma kimiko aditu gorena zena

41:56.640 --> 41:59.100
ez baita jada mehatxua izango".

42:07.525 --> 42:10.487
Badakit nolakoa den
gerra etxera ekartzea.

42:11.029 --> 42:14.574
Baina bakea aurkituko duzula
espero dut, misio hau

42:15.116 --> 42:16.493
amaitu egin baita.

42:18.203 --> 42:19.537
Gabon, komandante.

42:30.966 --> 42:34.511
Ikerketak zabalik daude
aurreko operazioaren inguruan,

42:34.594 --> 42:36.388
Odinen Ezpata.

42:48.692 --> 42:49.693
Aizu.

42:50.235 --> 42:51.736
Zer? Zerbait daukazu?

42:51.820 --> 42:55.907
Bai. Gure mutilak taldearen datu basetik
zure biometria atera zuen.

42:56.783 --> 42:58.535
Zentzua du. Susmagarria naiz.

42:58.618 --> 43:02.706
Baina Holderrek zure hatz-aztarnak
hilketak baino lehen atera zituen.

43:04.374 --> 43:06.001
Gure tipoa izan daiteke.

43:10.005 --> 43:11.381
Badakit nola frogatu.

43:15.552 --> 43:17.178
Labana zauria, besaurrean.

43:17.554 --> 43:20.098
Bai. Zerbait ekarri dizut.

43:33.278 --> 43:36.406
Nesken eta Boozerren omenez.

43:53.048 --> 43:55.425
-Aupa.
-Polizia zara?

43:55.508 --> 43:59.304
Ez, kazetaria. Reeceren eskanerra
jasotzeko deitu dut.

43:59.387 --> 44:00.430
Bai, badakit.

44:00.513 --> 44:03.683
Medikua izendatu behar dugu
informazioa kaleratzeko.

44:03.767 --> 44:05.769
Atzorako behar dut.

44:14.611 --> 44:16.279
-Berehala nator.
-Eskerrik asko.

44:34.089 --> 44:36.633
Aizu, Jordan. Bai, lortu dut!

44:37.133 --> 44:40.887
Ez, entzun. Neurologoa
topatu behar duzu Los Angelesen, orain.

44:41.721 --> 44:43.848
Benetan. Istorioa ona da.

47:09.077 --> 47:11.371
Boozerren pistolarik gogokoena zen.

47:12.830 --> 47:17.460
Kimber 1911, 45.
Texasen hazi zen honekin tiroka.

47:17.919 --> 47:20.964
Suizidatu izan balitz,
1911a erabiliko zukeen.

47:22.382 --> 47:24.842
Pistola okerrarekin
hil zenuten, ergelak.

47:26.886 --> 47:28.721
Egin dezagun lasai eta astiro.

47:29.514 --> 47:32.350
Lasai bazaude,
bizirik aterako zara, ados?

47:37.397 --> 47:41.985
Bai. Ai ama.
Ez... Ez nuen zure laguna hil.

47:42.068 --> 47:43.236
-Hil zenuen.
-Ez.

47:43.319 --> 47:46.406
Nire emaztea hil zenuen.
Nire alaba hil zenuen.

47:47.156 --> 47:50.201
-Ni hiltzen saiatu zinen.
-Ez, komandante, ez.

47:50.285 --> 47:51.202
Erakutsi besoak.

47:51.286 --> 47:54.330
-Ez dut inor hil.
-Erakutsi besoak.

48:01.629 --> 48:03.089
Biratu ezkerreko besoa.

48:09.429 --> 48:10.930
Orain bestea.

48:18.104 --> 48:19.105
Bale.

48:21.399 --> 48:22.442
Bale.

48:24.902 --> 48:28.197
Agian ez zenituen hil,
baina estali zenuen.

48:28.865 --> 48:29.866
Norentzat ari zara?

48:30.700 --> 48:32.243
Sartu eskuak, ostia.

48:36.581 --> 48:39.125
Galdera bat egin dizut.

48:42.670 --> 48:44.881
-Ez egin negarrik, ostia.
-Ez dakit.

48:44.964 --> 48:47.925
Iran? Siria?

48:50.011 --> 48:53.598
Ez dizut berriro galdetuko.
Norentzat lan egiten duzu?

48:54.599 --> 48:56.726
Tira. Aspertzen hasi naiz, nagusi.

49:10.448 --> 49:14.118
Gu izorratzen dabil.
Badakigu zer ostia dakigun.

49:14.702 --> 49:17.330
Dudarik gabe,
onenak ditugu tentelaren atzetik.

49:21.376 --> 49:23.419
Mesedez, ez minik egin.

49:25.421 --> 49:27.340
Mesedez, ez minik egin.

49:30.843 --> 49:33.012
Ostia. Ez da orain. Jainkoarren.

49:33.596 --> 49:34.972
Amnesia dauka, nagusi.

49:35.973 --> 49:37.350
Mesedez. Mesedez.

49:38.393 --> 49:41.312
-Komandante...
-Zergatik ez didazu argi esaten?

49:41.396 --> 49:42.605
Norekin ari zara?

49:43.898 --> 49:47.402
Entzun, bale? Entzun.
Ez dut ezer esango.

49:47.735 --> 49:50.279
Guztia ahaztuko dut.

49:51.197 --> 49:52.907
-Guztia ahaztu?
-Bai.

49:52.990 --> 49:55.493
Nire hatz-marka
biometriatik hartu zenuen.

49:55.576 --> 49:58.162
Nire lana zen.
Odinen Ezpataren ikerketarako.

50:02.375 --> 50:06.963
-Ederra egin duzu.
-Komandante. Agente federala naiz.

50:07.046 --> 50:10.508
Agente federala!
112ra deitu nuen. Hori polizia da.

50:10.591 --> 50:12.844
Nola iritsi zinen lehenengo?

50:12.927 --> 50:15.179
Ez. Jada hor ez bazeunden behintzat.

50:15.263 --> 50:18.349
Deitu gintuzten.
Armadakoa zinela zekitelako.

50:18.433 --> 50:19.809
Armadakoa zinela zekiten.

50:23.688 --> 50:24.647
Gezurra da hori.

50:25.898 --> 50:26.941
Ez da.

50:29.360 --> 50:31.988
Jainkoarren, ostia.

50:32.321 --> 50:34.240
Banekien Boozerren kasuan.

50:34.323 --> 50:37.326
Banekien ez zela suizidatu
eta banekien tuneletan

50:37.410 --> 50:40.413
Alpha pelotoiarekin
eta orain ere badakit, bale?

50:40.496 --> 50:42.790
-Komandante...
-Tranpa jarri didazu.

50:43.416 --> 50:48.004
Ez... Zu ez zaude ondo.
Ez zaude ondo.

50:51.632 --> 50:56.387
Esaten ari zarena egia bada,
orduan ez dago hiltzailerik.

50:58.222 --> 50:59.849
Nik hil nuen nire familia.

51:01.601 --> 51:04.854
Ez. Ez. Ostia.

51:09.942 --> 51:12.737
Gauza asko sinetsi ditzaket,
baina hori ez.

51:12.987 --> 51:15.490
-Komandante, ez ezazu egin. Ez!
-Ez mugitu.

51:15.573 --> 51:16.824
-Igo kokotsa.
-Ez!

51:16.908 --> 51:18.493
Igo ezazu kokotsa.

51:19.410 --> 51:23.664
Saul Agnon. Saul Agnon. Saul Agnon.

51:25.333 --> 51:28.795
Zer? Zer esaten ari zara?

51:28.878 --> 51:31.714
Saul Agnon. Bera da.
Ordaintzen didan tipoa da.

51:32.256 --> 51:36.886
Bere izena da. Informazioa ematen dit.
Dirua kontu batean jasotzen dut.

51:38.805 --> 51:41.057
Hori da guztia. Hori da...

54:38.359 --> 54:40.361
Subtítulos: Leire Chertudi
